Olympique Lyonek Damaris Egurrola fitxatu du
Olympique Lyonek Damaris Egurrola fitxatu du, Evertonetik. Klub frantziarrak jakinarazi duenez, Damarisek 2024ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua.
Athleticen harrobiko futbolaria 1999an jaio zen, eta 16 urterekin egin zuen debuta Athleticen lehen taldearekin, 2016an Ligako txapeldun izanda. Talde zuri-gorrian 113 partida jokatu zituen, 5 gol sartuta, eta bost denboraldiren ostean, Evertonek fitxatu zuen 2020an.
"Eskerrik asko denagatik! Etxean bezala sentiarazi ninduzuen lehen egunetik, niretzat herrialdea, hiria eta taldea berriak ziren arren. Eroso sentitu nintzen. Hilabete hauek sinestzinak izan dira niretzat. Talde honetan jokatzeko aukera izan dut, Goodisenen debuta egiteko aukera, derbia jokatzekoa, eta Wembleyn final bat jokatu ahal izan dut, besteak beste. Hainbeste gauza, horren denbora gutxian. Ez dut aukerarik izan zaleak harmailetan zeudela jokatzeko, baina haien babesa sentitu dut iritsi nintzen lehen egunetik", esanez agurtu da Damaris Egurrola.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasunak estutu du, baina ez du gola aurkitu
Talde gorritxoa Levante baino gehiago izan da neurketan, baina asmatze faltak nagusitasun horrek garaipena lortzea eragotzi du.
Antonio Siverak 2030era arte jarraituko du Alavesen
Kontratua berrituta, Alaveseko kapitainak hamargarren denboraldia jokatuko du Gasteizen.
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.
Ramis, LaLigako egutegiarekin haserre: “Ez dakit lehen jardunaldia edo bigarrena ikusten ari naizen, ez da normala"
Osasunako entrenatzailea etsita agertu da Osasunak Levanteren aurka jokatuko duen partidaren atarian, LaLigako lehen bi jardunaldiekin dagoen nahasmenarekin. Talde batzuek bi partida jokatu dituzte jada, Osasunak bat ere ez, eta astebetean hiru jokatu beharko ditu.
Sansek 1-2 menderatu du Albacete, eta denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu ditu
Arkaitz Mariezkurrenak, 6. minutuan, eta Gorka Gorosabelek, lehen zatiko luzapenean, egin dituzte Jon Ansotegiren taldearen bi golak; Albacetek partidako 80. minutuan sartu du berea, Bernabeuren eskutik.
Beñat Gerenabarrena, debuta egin ostean: “Txikitatik amestu dudan gauza bat da; pena emaitza ez dela nahi genuena izan”
Erdilari lekeitiarra hasierako hamaikakoan aritu da, Peio Canalesekin batera, 2026-2027 denboraldiko EA Sports Ligan Athleticek jokatu duen lehen partidan. Gerenabarrena ondo ibili da, baina Athleticek 1-3 galdu du Sevillaren aurka, San Mamesen, lehen minutuetatik hamar jokalarirekin jokatu eta gero.
Athleticek porrot mingarria jaso du Sevillaren aurka San Mamesen, Edin Terzicen debutean (1-3)
Osok, Ejukek eta Isaacek sartu dituzte Sevillaren golak, eta Paredesek lortu du etxekoena. Athletic hamar futbolarirekin aritu da hamargarren minututik, Yuriri txartel gorria atera baitiote, eta lehenengo eta hirugarren goletan huts egin du. Gerenabarrena hasierako hamaikakoan izan da, eta aurreneko aldiz jokatu du talde zuri-gorriarekin, baita Rinconek ere.
Aihen Muñoz: “Aukerak izan ditugu berdintzeko, baina azkenean ez dugu lortu"
Realak 1-0 galdu du Sevillan Betisen aurka, aurtengo LaLigako estreineko partidan.
Realak ezin izan du punturik batu Betisen zelaian, Ligako lehen partidan (1-0)
Riquelmek sartu du, 63. minutuan, Andaluziako taldeari hiru puntuak eman dizkion gola. Realak, Oskarssonen eta Susicen bidez, oso gertu izan du berdinketa, baina, azkenean, talde txuri-urdinak neurketa galduta joan behar izan du aldageletara.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.