Thierry Henry, Monako taldeko entrenatzaile berria
Thierry Henry da Monako taldeko entrentzaile berria. Hala jakinarazi du Frantziako ligan (Ligue 1) parte hartzen duen klubak. Hiru denboraldirako kontratua sinatu du Henryk, 2021eko ekainaren 30era arte.
Monakon jokatu zuen Henryk 1993 eta 1999 artean, 141 partida jokatu zituen, eta 28 gol sartu. Ondoren, Arsenalera joan zen, Londreseko taldeko izar nagusia izan zelarik. 2007an Bartzelonak fitxatu zuen, eta bere kirol-ibilbideari amaiera eman zion MLSko New York Red Bull taldean.
Belgikako selekzioan Roberto Martinez entrenatzailearen laguntzailea izan da Henry 2016. urtetik, eta 2018ko Errusiako Munduko Txapelketan 3. izan zen selekzio belgikarra.
Zure interesekoa izan daiteke
Asier Villalibrek Racing Santanderren jarraituko du, EA Sports Ligan
Gernikako aurrelariak Hypermotion Ligan jokatu du 2025-2026 denboraldia, Alavesek utzita. Rancingek lehen mailara igoera lortu ezkero, Kantabriako taldeak jokalariarengan derrigorrezko erosketa aukera adostu zuten bi taldeek, eta, beraz, bizkaitarrak Racingen jarraituko du.
Blanco: “Partidaren amaiera festa bat izan da"
Alaveseko kapitainak Oviedoren aurka lortutako garaipenaz (0-1) eta Lehen Mailan jarraitzea lortu izanaz hitz egin du EA Sports Ligako azken-aurreko jardunaldian.
Osasunak Espanyolen aurka galdu du Sadarren (1-2), eta azken jardunaldian bermatu beharko du mailari eustea
Romerok, lehen zatian, aurretik jarri du Espanyol, Victor Muñozek berdinketa egin du atsedenaldiaren ostean, eta Kike Garciak, 53. minutuan, partidan erabakigarria izan den gola sartu du. Emaitza horrek dakar Osasunak 42 puntu dituela jarraitzen duela, alegia, hamazortzigarren postuan dabilen Gironak baino bi gehiago, eta hemeretzigarren tokian dagoen Mallorcak baino hiru gehiago.
Athleticek bana egin du Celtarekin, aurtengo Ligan San Mamesen jokatu duen azken partidan
Swedbergek galiziarrak aurreratu ditu lehen zatian eta Iñaki Williamsek, berriz, berdinketa egin du bigarrenean. Valverderen eta Lekueren azken partida izan da Katedralean.
Valentziak Realaren agurra zapuztu du, hamarrekin partida luzapenean iraulita (3-4)
Reala 3-2 irabazten joan da 89. minutuan, eta Valentzia jokalari bat gutxiagoarekin ari zen, baina, hala ere, norgehiagoka irauli du lau minututan bi gol sartuta. Pellegrinno Matarazzoren taldea irudi kaxkarra ematen ari da denboraldi bukaeran, eta Aritz Elustondoren agurra Anoetan ez da espero bezalakoa izan.
Alavesek salbazioa ziurtatu du Oviedon irabazita (0-1)
Toni Martinezek lehen zatian sartutako golak hiru puntuak eman dizkie babazorroei, eta 43 punturekin maila gorenean jarraituko dutela ziurtatu dute.
Xabi Alonsok Chelsea zuzenduko du hurrengo lau urteetan
44 urteko entrenatzaile euskalduna urtarrilean utzi zion Real Madril entrenatzeari Espainiako Superkopako finala Bartzelonaren aurka galdu ostean.
Bartzelona, Kopan ere nagusi
Kataluniako taldeak 12. Erreginaren Kopa irabazi du, hirugarrena jarraian, Atletico Madrili 3-1 irabazita.
Racing Lehen Mailara itzuliko da 14 urteren ondoren
Valladolid menderatu eta Almeriak bere partida galdu ostean, igoera matematikoki ziurtatu du Kantabriako taldeak.
Ezusteko porrota hartu du Eibarrek Leonen (2-1)
Armaginek bi gol jaso dituzte hiru minututan eta puntuek ihes egin diete maila ia galduta duen Cultural Leonesaren aurka. Corpasek aldea murriztu du, penaltiz, 86. minutuan.