Bartzelonak eta Real Madrilek berdindu egin dute Camp Noun
Bartzelonak eta Real Madrilek bina berdindu dute Camp Noun jokatu den Ligako klasikoan. Ezer gutxi egon da jokoan; Bartzelonak Liga irabazita du, eta Real Madrilek Txapeldunen Ligako finalean du burua.
Barçak bizi ekin dio partidari eta lehen minutuetan nagusi izan da. Horren ondorioz, Luis Suarezek 1-0ekoa sartu du 3. minutuan, Sergi Robertoren erdiraketa sare barrura errematatuta. Pare bat abagune gehiago izan ditu Bartzelonak lehen ordu laurdenean, baina Real Madrilek izan duen lehen abagunean Cristiano Ronaldok banakoa (1-1) sartu du jokaldi bikain baten ostean; Cristianok orpoz eman dio pasea Kroosi, honek erdiratu, Benzemak buruz pasea eman, eta Cristiano Ronaldok sare barrura bultzatu du baloia. Banakoaren ostean, Real Madril izan da nagusi eta bigarren gola sartzeko abagune ugari izan ditu; argiena Cristiano Ronaldok izan du, baina Ter Stegen atezainak eragotzi egin du portugaldarraren gola. Ondoren, Balek sarrera gogorra egin dio Umtitiri. Epaileak ez dio txartelik atera, baina gorria ateratzeko moduko sarrera egin dio galestarrak. Ondoren, lehen zatiko azken minutuan, epaileak txartel gorria atera dio Sergi Robertori, Marcelori ukabilkada bat emateagatik.
Cristiano Ronaldo gabe ekin dio Real Madrilek bigarren zatiari, aurrelariak min hartu baitu lehen zatian, eta Zidanek zuzentzen duen taldea galduta atera da, erreferentziarik gabe. Bartzelonan Coutinho aulkian utzi du Valverdek eta Semedo atera du. Real Madrilek hasiera txarra eman dio bigarren zatiari eta Bartzelonak 2-1ekoa egin du, Messiren bitartez. Argentinarrak izkin egin du area barruan eta gol ona sartu du. Bartzelonak ez da bere nagusitasunaz baliatu, pixkanaka baloiaren jabe egin da Real Madril eta Gareth Balek binakoa (2-2) sartu du jaurtiketa bikain batekin, Asensioren pasea jaso ostean. Azken minutuetan, neurketa joan-etorrikoa izan da. Bartzelonak abagune bikaina izan du Messiren jokaldi baten bitartez, baina Keylor Navas atezainak gola eragotzi du. Jokaldi polemikoa ere egon da; Jordi Albak penalti argia egin dio Marcelori, baina epaileak ez du ezer adierazi. Negargarri aritu da bi taldeentzat Hernandez Hernandez epailea. Amaieran, berdinketa (2-2) Camp Noun.
Fitxa teknikoa:
2 - Bartzelona: Ter Stegen; Sergi Roberto, Pique, Umtiti, Alba; Busquets, Rakitic, Iniesta (Paulinho, 58. min); Coutinho (Semedo, 46. min), Messi eta Suarez (Paco Alcacer, 92. min)
2 - Real Madril: Keylor Navas; Nacho (Lucas Vazquez, 68. min), Varane, Ramos, Marcelo; Casemiro, Kroos (Kovacic, 84. min), Modric; Bale, Benzema eta Cristiano Ronaldo (Asensio, 46. min).
Golak: 1-0, 10. min: Luis Suarez. 1-1, 15. min: Cristiano Ronaldo. 2-1, 52. min: Messi. 2-2, 72. min: Bale.
Epailea: Alejandro Hernandez Hernandez. Txartel horiak atera dizkie jokalari hauei: Nacho (12. min), Varane (31. min), Luis Suarez (42. min), Ramos (42. min), Messi (45. min), Bale (77. min) eta Marcelo (77. min). Txartel gorria atera dio Sergi Robertori (47. min).
Zure interesekoa izan daiteke
Real Madrilek, Bodo/Glimtek eta PSGk final-zortzirenetako kanporaketak bideratu dituzte
Madrildarrek eta norvegiarrek Manchester City eta Sporting Portugal 3-0 jipoitu dituzte, hurrenez hurren, eta egungo txapeldunak 5-2 irabazi dio Chelseari Parisen. Bayer Leverkusenek eta Arsenalek, aldiz, bana berdindu dute.
Iranek baztertu egin du Munduko Txapelketan parte hartzea, AEB eta Israelen eraso militarra dela eta
Iranek Belgika, Egipto eta Zeelanda Berriaren aurka jokatu behar zituen multzoen faseko hiru partidak Ameriketako Estatu Batuetan, horietako bi Los Angelesen eta beste bat Seattlen. Azaroan, Trumpek bermatu zuen jokalari eta teknikari irandarrek bisak izango zituztela AEBn sartzeko, baina ez haien zaleek.
Errege Kopako finalaren sarrerak izendunak izanen direla zehaztu du Realak
Horrela, sarreran agertzen diren izena, abizenak eta NANa apirilaren 18an Cartuja estadiora sartzen den pertsonarenak izan beharko dira.
Matarazzo, Kopako finalaz: "Aukera paregabea da"
Realeko entrenatzaileak, asteazkenean, talde txuri-urdinaren informazioaz arduratzen diren kazetariekin gosaldu du; topaketan, Errege Kopako finala izan dute hizpide, batez ere.
Maroan Sannadi: "Oso pozik nago, bueltan egoteak sentsazio ona ematen dit"
Maroan Sannadi Athleticeko jokalaria bueltan da, belauneko lesioa osaturik du eta. Nola sentitzen den azaldu du prentsaurrekoan.
Bayernek eta Atleticok kanporaketa bideratu dute, eta Galatasarayk aurrea hartu du
Turkiako taldeak ezustean harrapatu du Liverpool (1-0) kanporaketaren hasieran, Alemaniako taldeak Atalanta jipoitu dute Bergamon (1-6), koltxoneroek 5-2 irabazi diote Tottenhami eta Bartzelonak azken hatsean berdinketa (1-1) lortu du Newcastlen.
Realak 25.680 sarrera izango ditu Errege Kopako finalean
Horietako % 85 Realaren bazkideek jasoko dituzte. Realaren “fanzone” izenekoa, Sevillan, Carlos III.a etorbidean izango da, Cartujako geralekuaren ondoan.
Unai Gomezek ez du lesio larririk, ezker belaunean kolpea besterik ez du
Bermeotarra joan den larunbatean ordezkatu behar izan zuten, Bartzelonaren aurkako partida hasi eta hamar minutura. Astelehen honetan egin dizkioten proba medikoek agerian utzi dute lesioa zenbaterainokoa den, nahiz eta hasiera batean larriagoa ematen zuen.
Zorigaiztoko amaiera Alavesentzat Valentzian (3-2)
Talde babazorroak bi aldiz hartu du aurrea markagailuan, baina penalti batek eta Pacheco eta Guevararen kaleratze bikoitzak amaierarik txarrena eragin dute.
Cadizek kargutik kendu du Gaizka Garitano
Klubaren dinamika txarraren eta azken sailkatuaren aurkako porrotaren ondoren, klubak Derioko entrenatzailea baztertzea erabaki du.