Bisitan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Yoichi Takahasi 'Oliver y Benji' telesailaren sortzailea San Mamesen izan da

Athletic-Eibar partidan izan da Takahasi. Gainera, Adurizekin argazkia egin diote, eta Eibarreko kamiseta ofiziala jaso du klub horretako presidentearen eskutik.
Takahasi, Aritz Aduriz futbolariarekin. Argazkia: Twitter Athletic Club
Takahasi, Aritz Aduriz futbolariarekin. Argazkia: Twitter Athletic Club

Yoichi Takahasi, 'Campeones: Oliver y Benji' telesailaren sortzailea, San Mamesen egon da ostiral honetan, bisitan, Athleticek eta Eibarrek Twitterren bidez zabaldu dutenez. Athletic-Eibar partidan izan da Takahasi. Gainera, Adurizekin argazkia egin diote, eta Eibarreko kamiseta ofiziala jaso du Amaia Gorostiza presidentearen eskutik:

Takahasi futbolzale amorratua da, eta Espainiar Estatuko futbol partidetan izan ohi da. Esaterako, 2016ko urtarrilean Bartzelona eta Athleticen arteko partidan izan zen. Orduan Messirekin bildu zen, eta marrazki manga bat oparitu zion jokalariari.

Japonian sortutako 'Tsubasa Kapitaina'ren egokitzapena da Estatuan 90ko hamarkadan telebistan emititutako 'Campeones: Oliver y Benji' saila. Oliver futbolariaren eta bere lagunen abenturak ditu abiapuntu, haurtzarotik futbol-jokalari profesional izatera iristen direneraino. Telesailaren arrakastak bultzatuta, bideojokoa, manga (komiki japoniarra) eta filmea ere ekoiztu zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X