Nigeria izan daiteke Euskal Selekzioaren aurkaria
Urtero legez, Gabonetan Euskal Selekzioaren partida jokatuko da eta Euskadiko Futbol Federazioa negoziaketetan ari da hainbat federazioekin aurkariaren bila.
Antza, Nigeria izan daiteke aurkaria negoziaketak nahiko aurreratuak baitaude.
Partida San Mameseko futbol-zelaian jokatuko litzakete abenduaren 29an..
AZKEN EMAITZAK
2015 KATALUNiA 0 - 1 EUSKAL SELEKZIOA
2014 EUSKAL SELEKZIOA 1 - 1 KATALUNiA
2013 EUSKAL SELEKZIOA 6 - 0 PERU
2012 EUSKAL SELEKZIOA 6 - 1 BOLIVIA
2011 EUSKAL SELEKZIOA 0 - 2 TUNEZ
2011 ESTONIA 1 - 2 EUSKAL SELEKZIOA
2010 EUSKAL SELEKZIOA 3 - 1 VENEZUELA
2007 EUSKAL HERRIA 1 - 1 KATALUNiA
2007 VENEZUELA 3 - 4 EUSKADI
2006 EUSKADI 4 - 0 SERBIA
2006 KATALUNiA 2 - 2 EUSKADI
2006 EUSKADI 0 - 1 GALES
2005 EUSKADI 0 - 1 KAMERUN
2004 EUSKADI 2 - 0 HONDURAS
2003 EUSKADI 2 - 1 URUGUAI
2002 EUSKADI 1 - 1 MAZEDONIA
2001 EUSKADI 3 - 2 GHANA
2000 EUSKADI 3 - 2 MOROKO
1999 EUSKADI 5 - 1 NIGERIA
1998 EUSKADI 5 - 1 URUGUAIY
1997 EUSKADI 3 - 1 YUGOSLAVIA
1996 EUSKADI 3 - 0 ESTONIA
1995 EUSKADI 1 - 1 PARAGUAI
1994 EUSKADI 1 - 0 ERRUSIA
1993 EUSKADI 3 - 1 BOLIVIA
1990 EUSKADI 2 - 2 RUMANIA
Zure interesekoa izan daiteke
Emma Moreno Eibarrera itzuli da, Atletico Madrilek utzita
Madrildarra joan den udan iritsi zen lehen aldiz talde armaginera, 19 urtez azpiko Europako txapeldun izan ondoren. Guztira, 29 partidatan parte hartu zuen iragan denboraldian, eta 1.500 minututik gora jokatu zituen.
Leire Bañosek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi du
Irungo erdilariak min hartu zuen iragan larunbatean Luancon, Deportivo Abancaren aurka, denboraldiaurreko lehen norgehiagokan. Berdegunea utzi behar izan zuen neurketa hasi eta bi minutu eskasera.
F Liga abuztuaren 29an hasiko dute Realak eta Eibarrek eta 30ean Athleticek eta Alavesek
Abuztuaren 29an, larunbatean, talde txuri-urdinak Logroño United hartuko du, eta talde armaginak, Espanyol. Bestalde, lehoiek FC Badalona izango dute aurkari etxean, hilaren 30ean, igandean, eta Alavesek, Valentzia.
Miguel Rodriguez: “Entrenatzaileak eskatutako postuan, eroso izango naiz: bigarren aurrelari, eskuineko hegalean…”
Alavesen fitxaketa berria Herbehereetako Utrecht taldetik iritsi da Gasteizera, eta astelehenean aurkeztu dute. Miguel Rodriguezek ilusio handia du euskal taldean aritzeko aukeragatik.
Mikel Vesgak Athletic utzi eta Almerian jokatuko du datozen hiru denboraldietan
Gasteiztar erdilariak 9 denboraldi eman ditu Bizkaiko klubean, eta Lehen Mailara itzultzeko helburua duen Andaluziako taldean arituko da hemendik aurrera.
Zein partida jokatuko dituzte denboraldiaurrean Alavesek, Athleticek, Osasunak eta Realak?
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.
Athleticek Burgos gainditu du (0-3)
Athleticek sendo irabazi dio Burgosi Plantion, denboraldiaurreko seigarren partidan. Aresok arratsaldeko lehena egin du hasi eta gutxira. Robert Navarrok bigarrena egin du, eta Iñaki Williamsek hirugarrena azken txanpan. Formatu berezia izan du, ordu erdiko lau denbora jokatu baitira.
Osasuna 1-2 gailendu zaio Norwich Cityri
Osasuna 1-2 gailendu zaio Norwich City taldeari Colchesterren jokatutako lagunartekoan. Darlingek 58. minutuan eginiko gola iraultzeko gai izan dira gorritxoak. Aimar Orozek lehen minutuak izan ditu eta Arazurikoak bere maila erakutsi du bigarren zatian. Penaltiz egin dute banakoa gorritxoek. Garaipenaren gola, luzapenean, Asier Bonelek sartu du.
Infantinok bertan behera utzi du FIFA inbertitzaile pribatuei irekitzeko proiektua
FIFAko presidenteak proposamena erretiratu du, hainbat konfederazio eta federazio, UEFA barne, aurka agertu ondoren.
Realak udako lehen porrota jaso du Toulouseren aurkako lagunartekoan (2-1)
Rino Matarazzok zuzentzen duen taldeak uda honetako lehen porrota jaso du Toulouseren aurka 2-1 galduta. Laugarren lagunartekoa zen txuri-urdinentzat. Toulouseren golegileak Vignolo eta Hidalgo izan dira, eta Solerrek sartu du Realarena, falta jaurtiketa bat baiatuta.