Euskal talde guztiak, maila altuko deialdian ordezkatuta
Jose Mari Amorrortuk eta Mikel Etxarrik 22 jokalari deitu dituzte Euskal Selekzioarekin jokatzeko Kataluniaren aurka, larunbatean 21:30etan Nou Campen.
Athleticek hamar jokalari eramango ditu, Realak zazpi, Eibarrek bi eta Alavesek, Osasunak eta Tenerifek, bana.
Lurraldeka, bederatzi bizkaitarrak dira, zazpi gipuzkoarrak, bost nafarrak eta bat arabarra.
Athletic: Aritz Aduriz, Gorka Iraizoz, Eneko Boveda, Xabi Etxeita, Mikel Balenziaga, Mikel San Jose, Mikel Rico, Javi Eraso, Markel Susaeta eta Iker Muniain.
Eibar: Ander Capa eta Asier Riesgo.
Real Sociedad: Imanol Agirretxe, Jon Ansotegi, Yuri Berchiche, Markel Bergara, Asier Illarramendi, Iñigo Martinez eta Xabi Prieto.
Alaves: Gaizka Toquero.
Osasuna: Roberto Torres.
Tenerife: Jon Aurtenetxe.