Euskal Selekzioaren partida ikusteko sarrerak, salgai
Gaur jarri dituzte salgai Euskal Selekzioaren eta Kataluniaren arteko futbol partidarako sarrerak. Neurketa abenduaren 28an jokatuko dute, San Mamesen, 20:30etik aurrera.
Sarrerak aurreko urteetako bideetatik lortu ahal izango dira: Kutxabankeko kutxazainetan, Euskadiko Futbol Federazioaren webgunean, lurraldeetako federazioen egoitzan eta San Mameseko txarteldegietan.
Sarrerek 20 eta 25 euro bitarteko prezioa izango dute.
Partida aurkezteko prentsaurrekoan, Jon Redondo Jaurlaritzako Kirol zuzendariak esan du aurtengo partida "ziklo baten amaiera" dela, eta aurrerantzean FIFAko egutegiaren barruan jokatu behar duela Euskal Selekzioak, Top Ten delakoan sartzen diren selekzioen aurka.
Bestalde, eta partida jokatuko duten jokalariei dagokienez, oraindik jokalariekin ez dutela hitz egin adierazi dute Jose Mari Amorrortu eta Miguel Etxarri hautatzaileek. Hala ere, Ingalaterran ari direnak ez dira etorriko, Premier Leaguen liga jardunaldia dutelako.
Jokalarien zerrenda abenduaren 21ean emango dute, asteburu horretako liga jardunaldia amaitu ostean.
>
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Portugalek eta Cristianok ezin izan dute estreinakoan Kongo sendoa menderatu (1-1)
Yoane Wissak Kongoko Errepublika Demokratikoren gola buruz sartu du atsedenaldia baino lehen, eta Portugalgo selekzioaren garaipena eragotzi du. Portugalen gola Joao Nevesek egin du, Houstonen jokatutako neurketako 6. minutuan.
Realak, Athleticek, Alavesek eta Osasunak 2026ko denboraldiaurrean jokatuko dituzten partida guztiak
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.
Beñat San Josek Eibarren entrenatzailea izateari utziko dio, eta Rayo Vallecanok fitxatuko du
Gipuzkoako taldeko entrenatzaileak, duela bi aste, talde armaginarekin berritu zuen, baina, EITBk jakin du Madrilgo taldearen entrenatzaile izango dela, Iñigo Perezen ordez.
Leo Messik Miroslav Kloserekin berdindu du, Munduko Txapelketako historiako golegilerik onenetako lehen postuan
Argentinako selekzioko futbolariak, asteazkenean Aljeriaren aurka sartu dituen hiru golak zenbatuta, 16 daramatza, bere kirol-ibilbidean jokatu dituen sei Munduko Txapelketetan. Ekainaren 24an 39 urte beteko ditu, eta gutxienez beste bi partida ditu, Austria eta Jordania aurkari, Klose atzean uzteko.
Argentinak, Messik hiru gol sartuta, Aljeria menderatu du (3-0); Norvegia Iraki gailendu zaio (1-4), eta Austriak Jordania gainditu du (3-1), Munduko Txapelketan
Leo Messik historia egin du, indarreko txapeldunaren aurreneko partidan; izan ere, hiru gol eginda, Miroslav Klose alemaniarrarekin berdindu du, Munduko Txapelketako golegile historiko handienen lehenengo postuan. Irak-Norvegia neurketan, Erling Haalandek bi gol sartu ditu.
Mbapperen eta Barcolaren golek garaipena eman diote Frantziari Senegalen aurka (3-1)
94. minutuan, Ibrahim Mbayek sartu du Senegalen gol bakarra, 2-1ekoa orduan, baina Mbappek hurrengo jokaldian 3-1ekoa egin du, eta norgehiagoka erabakita utzi. Gainera, gol horrekin Frantziako historiako golegilerik onena da.
Eibarrek 2027ra arte berritu du Juan Bernat
Talde armaginak eta Valentziako hegalekoak akordioa lortu dute kontratua denboraldi batez luzatzeko.
Astralaga, Gara, Amaia Martinez, Artero eta Iribarren Athleticera itzuliko dira, utzita ibili eta gero
Iragan denboraldian F Ligako taldeetan utzita jokatu zuten bost jokalariek. Guztiek, Amaia Martinezek izan ezik (2028), 2027ra arte dute kontratua.
Sergio Francisco Realaren entrenatzaile ohia, Burgosen prestatzaile berria
Entrenatzaile irundarrak denboraldi baterako kontratua sinatu du Burgosekin, eta bere lotura beste denboraldi batez luzatzeko aukera izango du, Gaztela eta Leongo taldearen helburuak betetzen baldin baditu.