Adelante Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek huts egin du aurkari zuzen baten aurka (2-1)

Gasteiztarrak aurretik jarri dira markagailuan Samuelek egindako golari esker. Ondoren, Fofok eta Acoranek markagailua irauli eta garaipena eman diote Ponferradinari.
18:00 - 20:00
Alavesek jaitsiera tokietan jarraitzen du Ponferradan 2-1 amore emanda

Alavesek atzerapausoa eman du Bigarren Mailari eusteko helburuan, Ponferradinaren aurka 2 eta 1 galduta.

Partida orekatua hasi da, baina lehen ordu erdia bete denean gasteiztarrak aurretik jarri dira Samuelek korner baten ostean gola egin ondoren.

Berdinketa atsedenaldiaren ostean lortu du Ponferradinak, Fofok zuzenean jaurtitako falta baten bidez.

70. minutuan egin dute garaipenaren gola: Acoranek sartu du, Ivan Cresporen aurrean bakar-bakarrik geratuta.

Arabarrak berdinketa lortzen saiatu dira, baloiak areara behin eta berriro bidaliz, baina ez dute asmatu.

Fitxa teknikoa:

2 - Ponferradina: Santamaría; Ramírez, Samuel, Robusté, Bellvís; Jonathan (Rueda, 82. min), Juande; Acorán, Fofo (Alberto Aguilar, 87. min), Javi Lara (Berrocal, 71. min); eta Yuri.

1 - Alaves: Iván Crespo; Rubio, Samuel, Jaro, Raúl; Tejera (Álex Ortiz, 57. min), Beobide, Manu (Quiroga, 84. min), Toti (Juanma, 71. min); Ion Vélez eta Viguera.

Golak: 0-1, 35. min: Samuel. 1-1, 54. min: Fofo. 2-1, 70. min: Acorán.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X