Bartzelona Bren aurka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kalitatezko berdinketa Ipuruan (0-0)

Bolada onean dira talde biak, eta argi eta garbi utzi dute. Hala ere, eta ulertezina den arren, markagailua ez da mugitu.
Eibarrek hutsean egin du Barça Bren aurka. Argazkia: EITB
Eibarrek hutsean egin du Barça Bren aurka. Argazkia: EITB

Eibarrek puntu bat eskuratu du Bartzelona Bren aurka (0-0) Adelante Ligako 32. jardunaldiko partidan. Partida ederra izan da, aurten Ipuruan jokatutako onena.

Bolada onean dira talde biak, eta argi eta garbi utzi dute. Hala ere, eta ulertezina den arren, markagailua ez da mugitu. Gol-aukerak ugariak izan dira, baina Barçan, adibidez, azpimarratzekoa da Jordi Masip atezainak egindako lana. Eibar hasieratik aritu da garaipenaren bila, baina ez da lortzeko gai izan.

Fitxa teknikoa:

0 Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Albentosa, Raul Navas, Yuri; Errasti, Dani García; Capa (Urko Vera, 82'), Jota Peleteiro (Mainz, 77'), Alain Eizmendi (Gilvan Gomes, '57); eta Arruabarrena

0 Bartzelona B: Masip; Edgar Ie (Grimaldo, 79'), Sergi Gomez, Bagnack, Planas; Samper; Ilie, Edu Bedia; Adama, Sandro (Munir, 67'), Denis Suarez (Dongou, 88').

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X