Alavesek garaipen garrantzitsua lortu du azken minutuan
Alavesek 2-1 irabazi dio Lugori Mendizorrotzan eta jaitsiera postuetan jarraituko duen arren, arnas pixka bat hartzen du Arabako taldeak sailkapenari begira.
Norgehiagoka erritmo bizikoa eta borroka handikoa izan da. Alavesek ondo ekin dio norgehiagokari eta arazoetan jarri du Lugoren defentsako lerroa. Hasiera onak saria jaso du hamabigarren minutuan. Totik sartu du norgehiagokako lehen gola, eta Alaves aurretik jarri du. Etxeko taldearen aldeko 1-0ekoarekin iritsi da partida atsedenaldira.
Bigarren zatia ere parekatua izan da, nahiz eta azken minutuetan Lugok abagune argiagoak izan dituen. Azken hamar minutuetan berdinketaren bila jo du Galiziako taldeak, eta 84. minutuan lortu du, bana berdintzea Sandazak sartutako golari esker.
Gola sartu ostean, Lugok pare bat abagune argi izan ditu azken txanpan, baina 92. minutuan gola sartu duena Alaves izan da. Oscar Serranok falta jaurtiketa indartsua egin eta sare barrura bidali du baloia, 2-1ekoa sartu eta Alavesi garaipena emateko.
Fitxa teknikoa:
2; Alaves: Goitia; Unai Medina, Mora (Luciano, 28. min), Jarosik, Nano; Alex Ortiz, Manu Garcia (Ion Velez, 72. min), Beobide; Toti (Jaume, 77. min), Serrano, Viguera.
1; Lugo: Dani Mallo; De Coz, Tena, Jorge, Manu, Pita (Ernesto, 82. min), Seoane, P. Sánchez (P. Alvarez, 72. min), Juanjo (Alvaro Peña, 61. min), Ivan Perez, Sandaza.
Golak: 1-0, 11. min: Toti. 1-1, 83. min: Sandaza. 2-1, 92. min: Serrano
Epailea: Santos Pargaña.
Zure interesekoa izan daiteke
Realak sufritu du Eldan, baina Pablo Marinek azken hasperenean sartutako golari esker sailkatu da (1-2)
Sucicek aurretik jarri du talde txuri-urdina bigarren zatian, baina jarraian berdindu egin du Eldensek. Partida luzapenera bideratuta zegoela zirudienean, partidako jokaldirik onenean, Ansotegiren taldeak saria lortu du.
Eibarrek ezin izan du Elxen aurka (0-1), eta Errege Kopatik kanpo gelditu da
Adam Boayar Elxeko jokalariak egin du, 27. minutuan, final hamaseirenetako kanporaketan erabakigarria izan den gola, Ipuruan. 71. minutuan, Dituro atezainak penalti bat gelditu dio Jose Corpasi.
Alessio Lisci, Kopako Huesca-Osasuna kanporaketaz: “Alavesen aurkako partida ere izango dugu kontuan”
Errege Kopako final hamaseirenetan, Osasunak Huescaren kontra jokatuko du, Alcorazen, asteazkenean. Alessio Lisci Nafarroako taldeko entrenatzaileak onartu du larunbatean izango den Osasuna-Alaves derbiak eragina izango duela hamaikakoan, baina zehaztu ere zehaztu du: “Aterako dugun taldeak aurrera egiteko ahalmen osoa izango du”.
Coudet: "Sevilla talde ona da, oso talde fisikoa; partida gogorra izango da"
"Talde bezala hazten jarraitu behar dugu", adierazi du entrenatzaile babazorroak Sevillaren aurka Mendizorrotzan jokatu behar duten partidaren aurreko prentsaurrekoan. "Sentsazio gehiago eta hobeak ditugu, puntuak baino", gaineratu du Coudetek talde gasteiztarraren ibilbideari buruz. "Aurrekoan galtzea tokatu zitzaigun, baina neurketa bikaina jokatu genuen", gogorarazi du.
Sergio Franciscok agur esan dio Realari gutun hunkigarri batean: "Betiko eramango dut guztion maitasuna"
Txuri-urdinen entrenatzaile ohiak eskerrak eman dizkie zaleei "une zailenetan ere baldintzarik gabeko babesa" emateagatik. Gainera, futbol profesionalean "erronka berriei" aurre egiteko prest agertu da.
Ansotegiren Real berriak Eldenseri egingo dio bisita eta Eibarrek Elx hartuko du Ipuruan
Talde txuri-urdina emaitza krisian murgilduta iritsiko Eldara, eta Jon Ansotegik Sergio Franciscoren tokia hartu berritan. Bestalde, armaginek, jaitsiera postuetan, bi partida erabakigarri jokatuko dituzte aste honetan etxean.
“Merkatura joateko dirua daukagu”, ohartarazi du Braulio Vazquezek
Taldea neguko merkatuan berrindartzeko lanean ari dela baieztatu du Osasunako kirol zuzendariak, hala ere, gaur egungo merkatuaren konplexutasuna onartu du.
Yurik giharretako lesioa du, eta Egiluz korrika hasi da ia bost hilabete geroago
Zarautzeko hegalekoak lesioa du "eskuin hankako muskulaturan", eta, ondorioz, Athletici urtea amaitzeko geratzen zaizkion bi partidetan ez du jokatzerik izango. Bestalde, erdiko atzelari bizkaitarra bakarrik aritu da lanean, abuztuaren 6an ebakuntza egin ondoren.
Alavesek galdu egin du Real Madrilen aurka (1-2)
Mbappek lehen gola sartu eta Carlos Vicentek partida berdindu du, baina Rodrygoren golak garaipena eman dio talde zuriari.
Carlos Vicente: "Partidua irabaztekotan egon garela uste dut"
Alaveseko jokalariak EA Sports Ligako 16. jardunaldian Real Madrilen aurka jasotako porrotaz (1-2) hitz egin du. Taldeak azken unera arte borrokatu duela azpimarratu du, eta bere golaren ostean Mendizorrotzan partida irabazteko aukerak izan dituztela adierazi du.