Igoera lortzeko playoffak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Real Jaen-Alaves, txapeldunen arteko kanporaketa

Eibarrek Alcoyanoren aurka jokatuko du, eta Bilbao Athleticek Levante B izango du aurkari. Joaneko partidak etxetik kanpo jokatuko dituzte euskal taldeek.
Viguera, Alaveseko jokalaria. Argazkia: EiTB

Alavesek Jaenen aurka jokatuko du Bigarren Mailara igotzeko Bigarren B Mailako multzoko txapeldunen arteko playoffa. Beste kanporaketa Tenerife-L'Hospitalet da. Kanporaketa bi partidatara jokatuko da, eta gasteiztarrek Jaenen jokatuko dute aurrenekoa, maiatzaren 25-26an. Itzulikoa, ekainaren 1-2an.

Bi kanporaketa hauetako irabazleek zuzenean lortuko dute Bigarren Mailarako txartela, eta galtzaileek bigarren auketa bat izango dute.

Gainera, honako kanporaketa hauek egongo dira: Caudal-Cartagena, Lleida-Leganes, Alcoyano-Eibar, Huracan-Lucena, Levante B-Bilbao Athletic eta Real Oviedo-Albacete.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X