Athletic-Granada apirilaren 1ean jokatuko da, astelehenean
Athleticek eta Granadak astelehen batean jokatuko dute BBVA Ligako 29. jardunaldiko partida, 20:00etan, Futboleko Liga Profesionalak (LFP) aditzera emandako ordutegiaren arabera.
Realak, bestalde, martxoaren 31n, igadean, du hitz ardua Bartzelonan, Espanyolen kontra jokatzeko. Partida 19:00etan hasiko da.
Osasunari dagokionez, gorritxoek ere igandean jokatuko dute, baina goizean. Nafarrek Valladoliden kontra jokatuko dute 12:00etatik aurrera.
BBVA Liga. 29. jardunaldia
Larunbata, martxoak 30
16:00 Rayo Vallecano-Malaga
18:00 Celta-Bartzelona
20:00 Zaragoza-Real Madrid
22:00 Levante-Sevilla
Igandea, martxoak 31
12:00 Valladolid-Osasuna
17:00 Mallorca-Deportivo
19:00 Espanyol-Real Sociedad
21:00 Atletico Madrid-Valentzia
Astelehena, apirilak 1
20:00 Athletic-Granada
22:00 Betis-Getafe
Zure interesekoa izan daiteke
Realak emaitza ona lortu nahi du Txapeldunen Ligako atarikoan, Chelsearen aurka
Hirugarren kanporaketako joaneko partida gaur arratsaldean jokatuko dute, 19:45etik aurrera, Londresen.
Nerea Eizagirre: “Defentsako lana ondo egin behar dugu eta ditugun aukerak aprobetxatu”
Lau urteren ondoren, Realak Txapeldunen Ligan jokatuko du berriro. Nerea Eizagirre kapitain izan zen orduan eta hala izango da aurten ere. “Taldea indartsu” datorrela azaldu du eta Chelsearen aurkako partida zaila izngo den arren, beraien “lana ondo egin” behar dutela adierazi du.
Matarazzo: “Gure ahalmenean sinesten dugu eta pentsamendu horrekin egingo diogu aurre partidari”
Realak Real Madrilen aurka jokatuko du abuztuaren 26an, Bernabeun. Matarazzok prentsaurrekoan adierazi du beraientzako “erronka bat” izango dela, baina beraien “ahalmenean sinesten” dutela.
Sivera, berritzeari buruz: “Ez da erraza hain gustura egotea”
Antonio Sivera atezainak 2030. urtera arte luzatu Alavesekin duen kontratua. Gaur agerraldia egin du erabakiaz hitz egiteko.
Ramis, zaleen txistuei buruz: “Horrek ez gaitzala kikildu”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Levanteren aurkako berdinketa aztertzeko. Halaber, zale gorritxoen txistuen inguruan ere mintzatu da.
Osasunak estutu du, baina ez du gola aurkitu
Talde gorritxoa Levante baino gehiago izan da neurketan, baina ez du asmatu eta, nagusi izan arren, ez du garaipenik lortu.
Antonio Siverak 2030era arte jarraituko du Alavesen
Kontratua berrituta, Alaveseko kapitainak hamargarren denboraldia jokatuko du Gasteizen.
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.
Ramis, LaLigako egutegiarekin haserre: “Ez dakit lehen jardunaldia edo bigarrena ikusten ari naizen, ez da normala"
Osasunako entrenatzailea etsita agertu da Osasunak Levanteren aurka jokatuko duen partidaren atarian, LaLigako lehen bi jardunaldiekin dagoen nahasmenarekin. Talde batzuek bi partida jokatu dituzte jada, Osasunak bat ere ez, eta astebetean hiru jokatu beharko ditu.
Sansek 1-2 menderatu du Albacete, eta denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu ditu
Arkaitz Mariezkurrenak, 6. minutuan, eta Gorka Gorosabelek, lehen zatiko luzapenean, egin dituzte Jon Ansotegiren taldearen bi golak; Albacetek partidako 80. minutuan sartu du berea, Bernabeuren eskutik.