Hirugarren fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunak Arribas atzelari madrildarra fitxatu du

Atzelaria da, 23 urte ditu eta Rayo Vallecanon egin du bere kirol ibilbide osoa. Hurrengo hiru denboraldietan Iruñean jokatuko du.

Alejandro Arribas fitxatu duela jakinarazi du Osasunak eta dagoeneko azterteka medikua egin diote Iruñean. Hiru urterako sinatu du talde nafarrarekin eta bost milioiko etete klausula jarri diote.

Arribas atzelaria da, 23 urte ditu eta Rayo Vallecanon egin du bere kirol ibilbide osoa. Joan den denboraldian gol bakarra sartu zuen, Athletici hain zuzen. Datozen egunotan aurkeztuko dute Osasunak egin duen hirugarren fitxaketa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X