Alemaniak eta Portugalek final-laurdenetarako txartela lortu dute
Alemaniak eta Portugalek Eurokopako final-laurdenetarako txartela lortu dute, B multzoan Danimarka eta Holanda kanporatuta. Alemaniarrek 1-2 gainditu dute Danimarka eta multzoko lider gisa sailkatzea lortu dute. Portugalek 2-1 gainditu du Holanda eta munduko txapeldunordea Eurokopatik kanporatzea lortu du.
Portugal-Holanda (2-1):
Holandak erasoan bikain jokatu du aurreneko minutuetan, eta Rafael Van der Vaartek 0-1ekoa jarri du markagailuan (11. minutuan). Portugal galduta ibili da partida hasieran, baina pixkanaka Paulo Bentoren mutilek baloiaren jabetza kontrolatu dute. Cristiano Ronaldok eta Postigak gola lortzeko abagune ederrak izan dituzte, baina lusitaniarrek ezin izan dute Stekelenburg atezaina gainditu.
Lehenengo zatiko 28. minutuan Cristiano Ronaldok lortu du 1-1ekoa, eta Holandak atzerapauso handia eman du berdegunean. 1-1ekoarekin, Portugalek final-laurdenetarako txartela eskura izan du.
Bigarren zatian Portugalek erasoan min egiten jarraitu du, eta Holandak ezin izan du eroso jokatu. Coentraok bigarren gola lortzeko abagune aparta izan du, baina Stekelenburg atezainak gelditu ikusgarria egin du. Atezain holandarrak beste gelditu erabakigarri bat egin dio Naniri, baina Cristiano Ronaldok 2-1ekoa jarri du. 74. minutuan.
Van der Vaartek neurketa berdintzeko aukera izan du, 82. minutuan, baina bere jaurtiketa zutoinean joan da. Jarraian, Cristiano Ronaldok hirugarren gola lortzeko abagunea izan du, baina Real Madrileko izarraren saiakera zutoinera joan da. Azkenean, Paulo Bentoren taldeak lortu du final-laurdenetarako txartela, B multzoko bigarren sailkatuta.
- Fitxa teknikoa:
2 - Portugal: Rui Patricio; Joao Pereira, Pepe, Bruno Alves eta Fabio Coentrao; Miguel Veloso, Raul Meireles (Custodio, 71. minutuan) eta Moutinho; Nani (Rolando, 86. minutuan), Helder Postiga (Nelson Oliveira, 63. minutuan) eta Cristiano Ronaldo.
1 - Holanda: Stekelenburg; Van der Wiel, Mathijsen eta Vlaar, Willems (Affelay, 66. minutuan); N. De Jong, Sneijder, Robben eta Van der Vaart; Huntelaar eta Van Persie.
Golak: 0-1: Van der Vaart, 11. minutuan; 1-1: Cristiano Ronaldo, 27. minutuan; 2-1: Cristiano Ronaldo, 74. minutuan.
Danimarka-Alemania (1-2):
Alemania nagusi izan da aurreneko zatian, eta Joachim Low entrenatzailearen mutilek gol aukera ugari izan dituzte. Lehenengo bi abagune argia Thomas Mullerrek izan ditu, baina Bayern Munich taldeko jokalariak ezin izan du gola lortu. 0-1ekoa Podolskik eskuratu du 19. minutuan, jaurtiketa gogor batekin. Hala ere, Danimarkak erasoan ausart jarraitu du, eta Krohn-Delhik 1-1ekoa jarri du markagailuan, Neuer atezaina gaindituta. Germaniarrek bigarren gola lortzeko aukera onak izan dituzte, baina atsedenaldira 1-1ekoarekin heldu dira.
Bigarren zatian, Danimarkak erasoan erakustaldia eman du, baina Morten Olsenen mutilek ezin izan dute Neuer gainditu. Jacob Poulsenek gola lortzeko aukera bikaina izan du 51. minutuan, baina daniarrak ezin izan du baloia sareetara bidali. Alemaniak erasoan abiadurarekin jokatu du, eta Andersen atezainak gelditu erabakigarriak egin behar izan ditu.
Norgehiagokako 80. minutuan alemaniarrek 1-2ekoa jarri dute markagailuan. Benderrek ederki gainditu du Andersen, eta neurketa ia erabakita utzi du Bayer Lerverkusen taldeko jokalariak. Danimarkaka azkenengo minutura arte gola lortzeko guztia ematen jarraitu du, baina garaipena eta final-laurdenetarako txartela Alemaniak lortu du.
- Fitxa teknikoa:
1 - Danimarka: Andersen; Jacobsen, Kjær, Agger, Simon Poulsen; Jacob Poulsen (Mikkelsen, 82. minutuan), Kvist; Zimling (Christian Poulsen, 79. minutuan), Eriksen, Krohn Dehli; eta Bendtner.
2 - Alemania: Neuer; Bender, Hummels, Badstuber, Lahm; Khedira, Schweinsteiger; Müller (Kroos, 84. minutuan), Özil, Podolski (Schürrle, 64. minutuan); eta Gomez (Klose, 74. minutuan).
Golak: 0-1 (19. minutuan, Podolski), 1-1 (25. minutuan, Krohn-Dehli), 1-2 ( 80. minutuan, Bender)
Zure interesekoa izan daiteke
Real Madrilek, Bodo/Glimtek eta PSGk final-zortzirenetako kanporaketak bideratu dituzte
Madrildarrek eta norvegiarrek Manchester City eta Sporting Portugal 3-0 jipoitu dituzte, hurrenez hurren, eta egungo txapeldunak 5-2 irabazi dio Chelseari Parisen. Bayer Leverkusenek eta Arsenalek, aldiz, bana berdindu dute.
Iranek baztertu egin du Munduko Txapelketan parte hartzea, AEB eta Israelen eraso militarra dela eta
Iranek Belgika, Egipto eta Zeelanda Berriaren aurka jokatu behar zituen multzoen faseko hiru partidak Ameriketako Estatu Batuetan, horietako bi Los Angelesen eta beste bat Seattlen. Azaroan, Trumpek bermatu zuen jokalari eta teknikari irandarrek bisak izango zituztela AEBn sartzeko, baina ez haien zaleek.
Errege Kopako finalaren sarrerak izendunak izanen direla zehaztu du Realak
Horrela, sarreran agertzen diren datuek (izen-abizenak eta NANa) apirilaren 18an Cartuja estadiora sartzen den pertsonarenak izan beharko dute.
Matarazzo, Kopako finalaz: “Aukera paregabea da"
Realaren entrenatzaileak, asteazkenean, talde txuri-urdinaren informazioaz arduratzen diren kazetariekin gosaldu du; topaketan, Errege Kopako finala izan dute hizpide, batez ere.
Maroan Sannadi: "Oso pozik nago, bueltan egoteak sentsazio ona ematen dit"
Maroan Sannadi Athleticeko jokalaria bueltan da, belauneko lesioa osaturik du eta. Nola sentitzen den azaldu du prentsaurrekoan.
Bayernek eta Atleticok kanporaketa bideratu dute, eta Galatasarayk aurrea hartu du
Turkiako taldeak ezustean harrapatu du Liverpool (1-0) kanporaketaren hasieran, Alemaniako taldeak Atalanta jipoitu dute Bergamon (1-6), koltxoneroek 5-2 irabazi diote Tottenhami eta Bartzelonak azken hatsean berdinketa (1-1) lortu du Newcastlen.
Realak 25.680 sarrera izango ditu Errege Kopako finalean
Horietako % 85 Realaren bazkideek jasoko dituzte. Realaren “fanzone” izenekoa, Sevillan, Carlos III.a etorbidean izango da, Cartujako geralekuaren ondoan.
Unai Gomezek ez du lesio larririk, ezker belaunean kolpea besterik ez du
Bermeotarra joan den larunbatean ordezkatu behar izan zuten, Bartzelonaren aurkako partida hasi eta hamar minutura. Astelehen honetan egin dizkioten proba medikoek agerian utzi dute lesioa zenbaterainokoa den, nahiz eta hasiera batean larriagoa ematen zuen.
Zorigaiztoko amaiera Alavesentzat Valentzian (3-2)
Talde babazorroak bi aldiz hartu du aurrea markagailuan, baina penalti batek eta Pacheco eta Guevararen kaleratze bikoitzak amaierarik txarrena eragin dute.
Cadizek kargutik kendu du Gaizka Garitano
Klubaren dinamika txarraren eta azken sailkatuaren aurkako porrotaren ondoren, klubak Derioko entrenatzailea baztertzea erabaki du.