Eskubaloia
2024/10/26 - 16:30
Laida Urbitarte: ''Aurten, elkar hobeto ezagutzen dugu eta konfiantza gehiago daukagu''
Laida Urbitarte Beti-Onak taldeko jokalariarekin izan gara. Denboraldiaurrean hainbat eragozpen izan bazituen ere, denboraldia ezin hobeto hasi du Atarrabiako taldeak.
2024/10/22 - 23:17
Bidasoak CSM Constantaren etxean galdu du, 35-30, eta aurrenekoz atera da galtzaile EHF Europako Ligan
Errumaniako taldea euskal taldea baino hobeto aritu da, eta Bidasoak, horrenbestez, txapelketako multzo fasean, garaipen, berdinketa eta porrot bana ditu, oraingoz. Bidasoaren multzoan, lau taldeek dituzte hiruna puntu, eta euskal taldea bigarren postuan da.
2024/10/22 - 15:06
Bidasoa Irunek garaipena bereganatu nahi du CSM Constantaren kontra, multzoko lidertza sendotzeko
Irungo taldeak Errumanian jokatuko du European League txapelketako D multzoko hirugarren jardunaldiko partida. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB4k, gaur, 18:45ean.
2024/10/20 - 11:47
Zuazok porrota jaso du Beti-Onaken aurka Barakaldoko derbian (26-30)
Zuazo ia partida osoan zehar korrontearen aurka aritu da. Aldeak ahalik eta gehien murriztu ditu, baina Replasa Beti-Onak taldeak azken minutuetan erantzuten jakin du garaipena ziurtatzeko.
2024/10/16 - 16:38
Asier Nieto: ''Oso sendo ibili gara defentsan, eta hori gakoa izan da''
Bidasoak Ystads IF menderatu du bigarren zatian (23-29), eta lider da EHF Europako Ligako bere multzoan. Asier Nieto jokalaria pozik agertu da taldeak egindako lanarekin.
2024/10/15 - 22:43
Bidasoak Ystads IF menderatu du bigarren zatian (23-29), eta lider da EHF Europako Ligako bere multzoan
Alex Mozasen taldeak gol bateko desabantaila zuen atsedenaldian, 14-13, baina bigaren zatian, 9-16ko partziala eginda, garaipen bikaina erdietsi du.
2024/10/14 - 14:12
Iribar: ''Ez da erraza izango, baina partida ona eginez gero, bi puntuak eraman ahal izango ditugu''
Gipuzkoako taldeak urriaren 15ean Ystads IF taldearen kontra jokatuko duen Europako Ligako 2. jardunaldiko neurketari buruz hitz egin du Asier Iribar Bidasoa Iruneko jokalariak.
2024/10/12 - 16:07
Anne Erauskin: ''Partida oso gogorra izan da, baina azkenean helburua bete dugu''
Bera Berak eta Benficak 32na berdindu dute Gascan jokatutako partida, baina Lisboan jokatutako neurketan donostiarrak gailendu ziren, eta, ondorioz, aurrera egin dute EHF Europa Ligako multzoen fasea lehiatu ahal izateko ibilidean.
2024/10/12 - 15:54
Bera Berak Benficaren aurkako kanporaketa gainditu du, estutasunez izan bada ere
Bera Berak eta Benficak 32na berdindu dute Gascan jokatutako partida, baina Lisboako neurketan donostiarrak gailendu zirenez, horiek egin dute aurrera EHF Europa Ligako multzoen fasea lehiatu ahal izateko ibilbidean.
2024/10/11 - 16:43
Esther Arrojeria: ''Gakoa izango da partidan ondo sartzea, eta defentsan sendo egotea''
Super Amara Bera Berak larunbatean jokatuko du, Donostian, Benficaren aurkako kanporaketako bueltako partida, EHF Europa Ligako multzoen fasean sartzeko helburuarekin. Bezperan, Esther Arrojeria eta Anne Erauskin jokalariekin hitz egin dugu.
2024/10/11 - 15:53
Bera Bera – Benfica kanporaketako itzuliko partida, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EHF Europa Ligako multzoen fasera heltzeko bidean, Imanol Alvarezen taldeak bi goleko errenta lortu zuen igandean Lisboan jokatutako norgehiagokan. Itzuliko partida zuzenean eskainiko dugu, 12:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024/10/09 - 15:15
Bidasoari Chrobry Glogowen aurkako partidako azken hasperenean berdinketa eman dion gola
Bidasoa Irunek 33-33 berdindu du Chrobry Glogow taldearen aurka Europako Ligako lehen jardunaldiko partida. Irungo taldeak azken hasperenean lortu du berdinketaren gola, zazpi metroetatik.
2024/10/09 - 11:24
Asier Nieto: ''Ez dugu amore eman azken segundora arte, baina asko dugu hobetzeko''
Bidasoak hogeita hamahiruna berdindu du Chrobry Glogowren aurka, EHF Europako Ligako multzo faseko lehenengo jardunaldian. Azken unera arte ez dutela etsi azpimarratu du Asier Nieto jokalariak.
2024/10/09 - 00:57
Garaipenaren zaporea duen berdinketa lortu du Bidasoak EHF Europako Ligako lehen jardunaldian (33-33)
Partida bikaina jokatuta, Chrobry Glogow aurkari, Gipuzkoako taldeak neurketako azken jokaldian eskuratu du berdinketa; azken minutuan, Bidasoak bi gol egin ditu, eta meritu handiko puntua batu du.
2024/10/07 - 16:46
Bidasoa Irun - Chrobry Glogow eskubaloi partida, zuzenean, EITBn
Europa Ligako multzoen faseko lehen norgehiagoka 20:45ean hasiko da, eta zuzenean izango da ikusgai, ETB4en eta eitb.eus-en.
2024/10/07 - 13:31
Mujika: ''Artalekun puntu guztiak ateratzea da helburu nagusiena''
Julen Mujika Bidasoa Irun taldeko jokalariak prentsaurrekoan hitz egin du urriaren 8ko Chrobry Glogow taldearen aurkako European Leagueko partidari buruz. Gogotsu eta ilusioz azaldu da Europako erronkari aurre egiteko.
2024/10/06 - 20:03
Bera Berak mendean hartu du Benfica, eta bi goleko abantaila lortu du itzuliko partidarako (28-30)
Oso partida parekatua izan da, baina Donostiako taldeak beste martxa bat sartu du bigarren zatian garaipena lortzeko eta Donostian jokatuko den itzuliko partidara abantailarekin joateko.
2024/10/05 - 14:17
Benfica–Bera Bera kanporaketako joaneko partida, zuzenean, igandean, ETB4n eta eitb.eus atarian
Super Amara Bera Berak Benficaren aurka jokatuko du igande honetan (16:00), Europa Ligan sartzeko aurre-kanporaketako joaneko partida. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dugu ETB4n eta eitb.eus atarian.
2024/10/04 - 16:46
Alba Menendez: ''Ez gaude gure sasoirik onenean, baina Europa da, eta oso motibatuta gaude''
Super Amara Bera Berak Benficaren aurka jokatuko du EHF Europa Ligan lehiatu ahal izateko kanporaketa. Joaneko partida igande honetan izango da, Lisboan. Atarikoan, Imanol Alvarez entrenatzailearekin eta Alba Menendez jokalariarekin egon gara.
2024/09/13 - 11:03
Helvetia Anaitasunak igandean ekingo dio Ligari
Denboraldi berrirako taldea aurkeztu du Helvetia Anaitasunak. Denboraldi honetan, 5 jokalari berri izango dituzte taldean: Alonso Moreno, Nicolas Zungri, Samuel Pereiro, Pablo Castro eta Daniel Santamaria. Igandean ekingo dio Anaitasunak ligari, Iruñean Nava jasota.