Bera Berak Zuazo Barakaldoren aurkako derbia irabazi du gorantz jarraitzeko (28-24)
Super Amara Bera Berak 28-24 irabazi dio Zuazo Barakaldori ostiral honetan Guerreras Iberdrola Ligako 10. jardunaldiko euskal derbian.
Bizkaitarrak izan dira lehenak gola sartzen, baina jarraian sartutako lau golek jokoaren gidoia eman diete etxeko jokalariei, eta 60 minutuetan aurretik mantentzen jakin dute.
Zuazok ez du inoiz amore eman, presioa ere sartu du bi goleko distantziara jarriz, baina hiru goleko beste bi partzialek Bera Bera atsedenaldira aurretik joatea ekarri dute, bost goleko aldearekin (15-10).
Bigarren zatia ere oso parekatuta hasi da, baina 6-0eko partzial batek gipuzkoarren alde utzi du partida 15 minutura, Zuazoren itxaropenak zapuztuz.
Hala ere, bisitariek ez dute amore eman eta 0-4ko partziala lortu dute berriro bost golera jartzeko. Baina bost minutu baino ez ziren geratzen eta Bera Bera lasai egon da erasoan, denbora pasatzen utzi eta derbia irabazteko (28-24).
Zure interesekoa izan daiteke
Mathilde Plotton, Super Amara Bera Berako jokalari berria
Fitxaketa horrekin, Somaza, Karsten eta Carmen Arroyoren lesioek eragindako hiru bajak beteko ditu talde donostiarrak.
Bera Berak markagailua irauli eta derbia irabazi du (26-17)
Donostiako taldeak Beti-Onaken aurkako garaipen batekin hasi du Guerreras Iberdrola Liga (26-17).
Miguel Etxeberria Bera Beraren aurkako partidaz: “Ahalik eta ondoen iritsiko gara hara, eta dagoenarekin egingo dugu aurre”
Beti-Onakek Bera Beraren aurka jokatuko du asteazken honetan Guerreras Iberdrola Ligan. Miguel Etxeberria entrenatzaileak taldea bizitzen ari den egoera "gogorra" azpimarratu du, bost lesiorekin eta Liga hasieraren konplexutasunarekin. Hala ere, "Oñatikoa baino partida hobea egitea eta ondo hastea" espero dute. (Bideoa gazteleraz)
Jon Begiristain: “Bertsio hobeago bat emateko aukera dugu Beti-Onaken aurka, eta horren bila goaz”
Jon Begiristainek, Bera Berako entrenatzaileak, prentsaurrekoa eman du. Rocasaren aurka ez zutela beraien “bertsiorik azkarrena erakutsi” adierazi du bertan. Asteazkenean Beti-Onaken aurka neurtuko ditu indarrak Donostiako taldeak, eta ordurako “beraien txispa hori berreskuratu” nahi dutela adierazi du Begiristainek.
Silvia Ederra zendu da, Itxakoko eta Bera Berako jokalari ohia
Nafarroako eskubaloi jokalari ohia irailaren 8an hil da, gaixotasun luze baten ondorioz
Alex Raix, Bidasoa Irungo jokalariak, belauneko lesio larri bat sufritu du
Frantziarrak belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi du eta hilabete asko beharko ditu errekuperatzeko. Denboraldi honetarako taldearen berritasunetako bat zen, Piotr Mielzcarski poloniarrak alde egin ondoren.
Jon Ander Iribar Bidasoa Irunera itzuli da
Jokalaria BM Zaragozan zegoen utzita eta Alex Mozasen taldeak berreskuratze-klausula aktibatu du, Aragoiko klubarekin zuen akordioan aurreikusita zegoena.
Portok ez dio aukerarik eman Bidasoa Iruni kontsolazio finalean (32-25)
Portugalgo taldeak atsedenaldia heldu baino lehen bideratu du garaipena, eta bigarren zatiaren hasieran erabakita utzi du partida.
Bera Berak ezin izan du Espainiako Superkopa irabazi, finalean galdu egin baitu Rocasaren aurka
Finala oso parekatua izan da, baina Bera Berak 25-23 galdu du azkenean. Carmen Arroyok lesio larria izan du, eta negarrez erretiratu da.
Bidasoa Irunek ezin izan du garaipena eskuratu Sporting Portugalen aurka (29-31)
Alex Mozasen taldeak lehen zati bikaina egin du, baina brontzea lortzeko borrokatu beharko du Iberiar Superkopan, finalerdietan galdu ostean bigarren zatian hobea izan den Lisboako taldearen aurka.