Eskubaloia
2024/04/19 - 01:34
Beti-Onakek 26-33 galdu du Elxen aurka, play-offetako final laurdenetako joaneko partidan
Itzuliko neurketa hilaren 30ean jokatuko dute, 20:00etan, Esperanza Lag pabiloian. Atarrabian, Elx nagusi izan da, erakutsi du zergatik izan den fase erregularreko txapelduna, eta ia norgehiagoka osoan izan du kontrolpean markagailua.
2024/04/17 - 22:30
Esther Arrojeria: ''Kopan duela bi urtetako arantza kentzeko ilusioa daukagu''
Bera Bera Eskubaloieko jokalariak, denboraldiko azken txanpa aztertu du. Donostiarrek Liga eta Kopa dituzte jokoan. Kopan Guardes izango dute aurkari, hain justu, orain dela bi urte gipuzkoarrak kanpoan utzi zituen taldea. Arrojeriak "gogotsu" eta "prest" ikusten du taldea.
2024/04/10 - 17:04
Bidasoak haserrea adierazi du mahaiak Granollersen egindako akats larriagatik, baina ez du salatuko
Joan den igandean Granollersen kontrako jokatutako ligako partidan (30-30), berez sartu ez zen gol bat ontzat eman zioten Kataluniako taldeari, eta azken emaitzan eragin garbia izan zuen.
2024/04/10 - 00:03
Bidasoa Kopako azken faserako sailkatu da, Alacanteko Fundacion Agustinos kanporatuta (28-32)
Azken fase horretan zortzi talde lehiatuko dira; maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean jokatuko dute, oraindik ez dute zehaztu non. Errege Kopako hirugarren kanporaketan, Jacobo Cuetararen gizonek Alacanteko taldearen etxean irabazi dute.
2024/03/29 - 21:37
Bidasoa jaun eta jabe izan da Anaitasunaren aurkako derbian (42-33)
Bidasoa Irun hasieratik joan da garaipenaren bila, eta ez dio inolako aukerarik eman Helvetia Anaitasunari. Iruindarrak azkenera arte saiatu dira, baina beti joan dira irundarren atzetik markagailuan.
2024/03/26 - 22:41
Nerea Penak eskubaloia utziko du, 18 urteko ibilbide arrakastatsua izan eta gero
Jokalari iruindarrak, 34 urtekoa bera, bi aldiz irabazi du Txapeldunen Liga, Vipers Kristiansand taldearekin. Azken urteotan, arazo fisikoak jasan ditu, baina, esan duenez, "oso zoriontsua izan naiz, nire kirol ibilbidean".
2024/03/11 - 19:03
Anaitasunak Marco Morenoren lana saritu du
Talde nafarrak Morenoren kontratua berriztu du 2026ra arte eta laster sendatzea espero dute txapelketa ondo amaitzeko.
2024/03/01 - 19:16
Bera Berak Elba Alvarez fitxatu du datorren denboraldirako
Vigoko jokalaria defentsa zentral sendoa da, eta penalti jaurtiketetan nabarmentzen da. Egun, Valladoliden jokatzen du.
2024/03/01 - 16:01
Eskubaloiko Erregina Kopako partiden datak eta ordutegiak
2024ko Erregina Kopa maiatzaren 10etik 12ra jokatuko da, Donostian. Bera Bera Atletico Guardesen aurka arituko da final-laurdenetako kanporaketan, maiatzaren 10ean, 20:30ean.
2024/02/21 - 21:16
Ander Torriko, kantxetan bueltan 1000 egun beranduago lesio batengatik
Ander Torrikok berriro zapaldu du kantxa ia 1000 egun lesionatuta egon ondoren, lotailu gurutzatuaren haustura dela eta. Zumaian izan zuen agerpena, Pulpo kantxan, urtarrilaren 20an, maite zituen pertsonekin batera.
2024/02/20 - 14:50
Bera Bera-Mecalia Atletico Guardes, eskubaloiko Erregina Koparen final laurdenetan
Astearte eguerdian egin dute zozketa Donostiako Aquariumean. Maiatzaren 10etik 12ra jokatuko dituzte fase honetako partidak, Gipuzkoako hiriburuko Donostia Arenan.
2024/02/17 - 20:48
Super Amara Bera Berak irabazi du Replasa Beti-Onaken aurkako derbia (20-29)
Gipuzkoarrek eta nafarrek ligako hemezortzigarren jardunaldiko partida jokatu dute Indurain Anaiak Udal Kiroldegian. Garaipen honekin, donostiarrak bolada onera itzuli, eta, behin-behinean, sailkapenaren goiko postuetan finkatu dira.
2024/02/17 - 17:26
Anaitasunari Sinfinen aurka garaipena lortzea eragotzi dion jokaldi polemikoa (27-27)
Helvetia Anaitasunak 27-27 berdindu du Blendio Sinfinen kontra Asobal Plenitude Ligako 18. jardunaldiko partida. Azken hasperenean, Sherifek baloikada eman dio Elustondori, eta epaileek bisitarien aldeko 7 metroko jaurtiketa adierazi dute. Sinfinek gola sartu du, eta 27nakoa lortu du.
2024/02/15 - 15:27
Teresa Errandonea: ''Atletismoa guztia izan da niretzat''
Teresa Errandonea atleta irundarrak atletismoa utziko duela iragarri du gaur gizean. Azken bi urteotan izandako lesioak direla eta. Bere ibilbideaz eta etorkizunaz hitz egin du ostegun honetan egindako prentsaurrekoan. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2024/02/11 - 15:38
Lidertzak ihes egin dio Bera Berari, azken segundoan (27-27)
Gipuzkoarrek berdindu egin dute Elxen aurka Gascan jokatutako Iberdrola ligako partida. Atsedenaldira berdinduta iritsi dira, eta azken segundoetan etxekoak aurretik joan dira, baina Alacanteko taldeak markagailua berdindu du azkenean.
2024/02/02 - 11:02
Jacobo Cuetara: ''Lehen postua jokatzera goaz Palaura''
Irungo taldea jardunaldi historiko baten atarian dago. Txapelketako liderrarekiko aldea bi puntukoa da soilik, Plenitude Ligako lehen jardunaldian Artalekun lortutako berdinketari (26-26) eta porrot bakarrari (Granollersen aurka) esker.
2024/01/28 - 23:55
Frantziak Europako txapelketa irabazi du, luzapenean erabaki den finalean Danimarka mendean hartuta (33-31)
Frantziarrek laugarrenez irabazi dute titulua, 10 urteren ostean.
2024/01/22 - 00:45
Juan Barrek ez du Helvetia Anaitasunan jarraituko 2023-24 denboraldia amaituta
Atezain argentinarra, 36 urtekoa bera, 2021etik dabil Iruñeko klubean.
2024/01/20 - 20:53
Beti-Onakek 22-24 galdu du Porriñoren aurka, eta ez du Erreginaren Kopako azken fasea jokatuko
Neurketa oso parekatua izan arren, Porriñoren eraginkortasuna gailendu da azken minutuetan.
2024/01/18 - 22:19
Zuazok Malagaren aurka galdu du (19-33) eta Erreginaren Kopako azken fasetik kanpo geratu da
Gauzak horrela, talde bizkaitarra ez da Donostian jokatuko den azken fasean izango. Bera Bera dagoeneko sailkatu da eta Beti Onakek Porriñoren aurka neurtuko ditu indarrak, azken fasea jokatzeko txartelaren bila.