Eskubaloia
2025/02/11 - 10:43
Bidasoak final-laurdenetarako aurrerapausoa eman nahi du; Benficaren aurkako partida, gaur, eitb.eus eta ETB4n
Irungo taldeak Lisboakoa izango du aurkari astearte honetan, Artalekun, Europako Ligako final-zortzirenetako multzoen faseko lehen jardunaldian. Neurketa zuzenean jarraitu ahalko duzu eitb.eus-en eta ETB4n, 20:45etik aurrera.
2025/02/10 - 18:25
Alex Mozas: ''Benficak, erasoan, aniztasun handia du; talde oso betea da''
Bidasoa Irunek, asteartean, Artalekun, Benficaren aurka jokatuko du, EHF Europako Ligan; entrenatzaileak, aurreko egunean, nabarmendu du partida hori "final bat bezalakoa" dela: "Ia matematikoki sailkatuko gintuzke final zortzirenetarako, eta final laurdenak gertu izango genituzke".
2025/02/09 - 21:14
Bera Berak kolpe handia hartu du Norvegian (33-24)
Donostiako taldeak ezin izan du bere ohiko maila eman Fredrikstad taldearen kantxan, eta une oro atzetik joan da markagailuan. Partida ez ezik, gol-averagea ere galdu du. Bera Beraren hurrengo partida Parisen izango da, datorren igandean.
2025/02/09 - 10:42
Europa Ligako Fredrikstad - Bera Bera partida, igande honetan, ETB4n eta eitb.eus-en
Donostiako taldeak Europako Ligako final-laurdenetarako pauso erabakigarria eman dezake Fredrikstadi Norvegian irabazten badio. Horrek aukera emango lioke multzoko bigarren postua lortzeko, gutxienez.
2025/02/08 - 23:17
Bidasoak ezin izan du ezustekoa eman, eta Barçak jokatuko du Kopako finala (35-27)
Alex Mozasen taldeak ondo eutsi dio lehen zatian, baina atsedenalditik bueltan, 17-10eko partziala jaso du, eta hortxe amaitu dira bere aukerak. Bartzelonak Torrelavegaren kontra jokatuko du finala, igandean.
2025/02/06 - 11:58
Nieto ''pozik'' dago kontratua berritzeagatik, eta adierazi du Bidasoak badakiela Barçari nola min egin
Gorka Nietok kontratua berritu du Bidasoa Irunekin, 2028ra arte. Irungo taldeak Bartzelona izango du aurkari Kopako finalerdietako kanporaketan, Lanzaroten, eta Nietok bi gai horiei buruz hitz egin du.
2025/02/05 - 21:36
Gorka Nietok Bidasoarekin berritu du, 2028ra arte
Julen Aginagalde klubaren kirol zuzendariaren iritziz, kapitainak taldean jarraitzea "estrategikoa" da. Gorka Nietok 2026a arteko kontratua zuen; hortaz, bi urtez luzatu du akordioa.
2025/02/01 - 21:57
Xabat Olaizolak herri-kirolak eta eskubaloia uztartuko ditu berriro
Hiru denboraldi eta erdi kantxetatik kanpo egon ostean, bigarren mailan larri dagoen Zarautzen jokatuko du, taldeak eskatuta. Etxeko partidetan soilik arituko da.
2025/01/30 - 18:17
Aitor Garciak Anaitasuna utziko du denboraldi amaieran
Aitor Garcia Helvetia Anaitasunako kapitainak ez du Nafarroako taldean jarraituko datorren denboralditik aurrera. Prentsaurrekoan argitu du zergatik utziko duen Anaitasuna. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/01/30 - 15:07
Bidasoa Irunek Unai Barreto lotu du 2030era arte
Harrobiko jokalari irundarra klubeko behe mailako taldeetan hezi da. Lehen urteko jubenila izanik, Plenitude ligan debutatu zuen.
2025/01/30 - 00:22
Beti-Onakek Sporting La Rioja kanporatu du (21-24), eta Erregina Kopako azken fasean izango da
Zuazok, ordea, ezin izan du Atletico Guardesen aurka (17-22), eta, hortaz, txapelketako bigarren fasean gelditu da lehiatik at. Azken fasea Granollersen jokatuko dute, martxoaren 14tik 16ra bitartean, eta Bera Bera ere izango da bertan.
2025/01/26 - 21:00
Bera Berak bigarren garaipena lortu du EHF Europa Ligan, Fredikstadi gailenduta (32-26)
Imanol Alvarezen taldea aurkaria baino askoz gehiago izan da multzoen faseko 3. jardunaldiko partidan.
2025/01/18 - 18:43
Super Amara Bera Berak porrota jaso du HSG Bensheim-Auerbach Flamesen aurka (34-32)
Lehen zatian, donostiarrak nagusitu dira, baina bigarrenean alemaniarren olatua etorri da. Azkenean, gipuzkoarren hutsegite txikiek etxeko taldeari eman diote garaipena.
2025/01/17 - 18:58
Europa Ligako Bensheim-Auerbach - Bera Bera partida, larunbat honetan, ETB1en eta eitb.eus-en
Bosgarren partida izango du denboraldi honetan Europan, horietako lau multzoen fase honetarako sailkatze kanporaketetan.
2025/01/16 - 16:12
Bidasoa Irunek Bartzelona izango du aurkari Espainiako Kopan
Txapelketa otsailaren 8an eta 9an jokatuko dute, Lanzaroten, partida bakarreko kanporaketekin: finalaurrekoa eta finala.
2025/01/16 - 11:20
Bera Bera izan da nagusi Beti Onaken aurkako derbian (31-26)
Nafarroako taldea irabazten hasi zen arren, Bera Berak lortu zituen garaipenaren bi puntuak, Guerreras Ligan aurreratutako 14. jardunaldian.
2025/01/13 - 17:57
Kauldi Odriozolak ezingo du jokatu asteartean hasiko den Munduko Txapelketa, lesio batengatik
Hegaleko gipuzkoarrak bikia du minduta; Espainiak larunbatean Norvegiaren aurka jokatutako partidan min hartu zuen. Sergey Hernandezek eta Imanol Garciandiak, ordea, aukera izango dute Munduko Txapelketan aritzeko.
2025/01/11 - 20:45
Bera Berak ezin hobeto hasi du Europa Liga (33-28)
Donostiako taldeak 33-28 irabazi dio Paris 92 taldeari Gascan, eta, horrenbestez, garaipenarekin hasi du Europa Ligako multzoen fasea. Lehia estua izan da, baina bigarren zatian Bera Bera nabarmen nagusitu da.
2025/01/11 - 15:22
Bera Bera – Paris 92 Europa Ligako multzoen faseko partida, gaur, ETB4n eta eitb.eus-en
Imanol Alvarezen taldeak Europa Ligako multzoen lehen fasea hasiko du larunbat honetan, Paris 92 talde indartsuak Donostian hartuta. Partida zuzenean eskainiko dugu, 18:00etatik aurrera, ETB4n eta eitb.eus-en.
2025/01/09 - 15:03
Quique Dominguezek ez du Helvetia Anaitasuna entrenatzen jarraituko denboraldi amaieran
Quique Dominguezek prentsaurrekoa egin du erabakia azaltzeko. Karguan bost urte egin ostean, tenikari galiziarrak taldea utziko du sasoi honen bukaeran. Oso eskertuta agertu da Nafarroako taldearekin.