Guerreras Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beti-Onak eta Bera Beraren arteko derbia denboraldia hasteko; Zuazok Porriñoren aurka jokatuko du

Zozketaren ondoren, euskal derbia egongo da Replasa Beti-Onak eta Super Amara Bera Bera taldeen artean. Bestalde, igo berria den Zuazok Porriñori egingo dio bisita lehen norgehiagokan.
Guerreras Ligako lehen jardunaldia
Guerreras Ligako lehen jardunaldia. Irudia: Espainiako Eskubaloi Federazioa

Espainiako Eskubaloi Federazioak asteazken honetan argitaratu ditu abuztuaren 31n hasiko den 24-25 denboraldiko lehen jardunaldian jokatuko diren partidak.

Zozketaren ondoren, euskal derbia egongo da Replasa Beti-Onak eta Super Amara Bera Bera taldeen artean. Bestalde, igo berria den Zuazok Porriñori egingo dio bisita lehen norgehiagokan.

Hauek dira lehen jardunaldiko partida guztiak:

Atletico Guardes – Gijon

Elba Prestigio – Morvedre

Porriño – Zuazo Femenino

Malaga – Gran Canaria

Elche – Granollers

Valladolid – La Rioja

Beti-Onak – Bera Bera

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X