Bera Bera vs Aula Valladolid eta Beti-Onak vs Mecalia Atletico Guardes, Kopako final-laurdenetan
Hori izan da astearte honetan Donostiako Aquariumean egindako zozketaren emaitza.
Bera Bera eta Beti-Onak finalean soilik aritu litezke nor baino nor gehiago.
Super Amara Bera Berak Aula Valladolid izango du aurkari eskubaloiko Erreginaren Kopako final-laurdenetan; Replasa Beti-Onakek, ostera, Mecalia Atletico Guardesen aurka jokatuko du.
Horrez gain, astearte honetan Donostiako Aquariumean egindako zozketaren arabera, honako hauek dira fasea osatzen duten beste bi norgehiagokak:
Elda Prestigio - Sporting La Rioja
Rocasa Gran Canaria - KH7 Eskubaloia Granollers
Erreginaren Koparen 47. edizioaren azken fasea maiatzaren 8tik 10era izango da, Illunben. Final-laurdenak maiatzaren 8an jokatuko dituzte, finalerdiak biharamunean, eta final handia, ordea, maiatzaren 10ean.
Final-laurdenetan garaituz gero, Bera Berak, finalaurrekoetan, Elda Prestigio edo Sporting La Rioja izango luke aurkari; Beti-Onakek, aldiz, Rocasa Gran Canaria edo KH7 Eskubaloia Granollers. Hala, bi euskal taldeen arteko finala egon liteke.
Zure interesekoa izan daiteke
Olaia Luzuriaga, Beti-Onakeko jokalaria: “Hau disfrutatzekoa da”
Super Amara Bera Berak eta Replasa Beti-Onak taldeek Erregina Kopako final laurdenak jokatuko dituzte bihar Illunben. Nafarrek 18:15ean jokatuko dute Atlético Guardésen aurka. Gipuzkoarren txanda 20:30etan izango da, Aula Valladoliden aurka.
Bera Bera eta Beti-Onak, Illunben jokatuko den Erregina Kopari aurre egiteko prest
Super Amara Bera Berak Aula Valladoliden aurka jokatuko du final laurdenetako kanporaketa. Beti-Onak taldeak, berriz, Atletico Guardes izango du aurkari.
Bidasoa Irunek Kopako azken faserako txartela lortu du; Anaitasuna kanpoan geratu da
Irungo taldeak Cajasol Puente Genil 30-36 mendean hartu zuen; beraz, finaleko fasea jokatuko du Alacanten, ekainaren 5etik 7ra. Anaitasuna, ordea, lehiatik at geratu da, Torrelavegaren aurka galdu baitu (30-31).
Zuazok irabazi du Euskal Kopa, Bera Berari oso final parekatua irabazita (23-25)
Zuazo Barakaldok irabazi du Euskal Kopa, Super Amara Bera Bera, maila goreneko liderra, Oñatin mendean hartuta.