Bera Berak eta Zuazok ligarekin dute hitzordua gaur
Super Amara Bera Bera taldeak Katalunia aldera jo du BM Granollersen kontra gaur jokatzeko Guerreras Iberdrola Ligako 7. jardunaldian. Gipuzkoarrek azken partidan denboraldiko lehen puntuak galdu zituzten berdindu eta gero eta katalanek azken hiru neurketak galdu egin dituzte.
Beste alde batetik, Zuazo Barakaldok Guardesen kontra neurtuko ditu indarrak. Bizkaitarrek bi puntu besterik ez dituzte ligan eta aurrean azken hiru partidak eta hirugarren tokian dagoen taldea izango dute.
7. JARDUNALDIA
Gaur, asteazkena
20:30 BM Granollers - Bera Bera
21:00 Guardes - Zuazo Barakaldo
21:30 Rocasa - La Calzada
Ostirala 8
21:00 Malaga - BM Alcobendas
Larunbata 9
19:00 Aula Valladolid - BM Porriño
21:00 Tenerife - Elx
Zure interesekoa izan daiteke
Beti-Onak EHF Europa Kopatik at geratu da
Nafarroako taldeak final-zortzirenetako itzulerako partida ere galdu du Bursa Buyuksehirren aurka (32-28).
Irudek Bidasoa Irunek Bartzelona izango du aurkari Espainiako Kopako finalerdietan
Beste finalerdia Logroño-Valladolid izango da. Txapelketa otsailaren 7an eta 8an jokatuko da Teldeko (Kanaria Handia) Rita Hernandez pabiloian. Asobal Ligako lehen itzuliko lehen lau sailkatuak lehiatuko dira.
Beti-Onakek kanporaketa irauli beharko du Turkian, Europako Kopan jarraitu nahi badu
Replasa Beti-Onakek 24-25 galdu du Turkiako Bursa Büyüksehir taldearen aurka etxean jokatu duen EHF European Cup txapelketako final-zortzirenetako joaneko partida. Horrenbestez, itzuliko norgehiagokan, markagailua irauli beharko du, kanporaketa gainditu eta hurrengo fasera pasatzeko.
Mariana Costa: "Gertatzen dena gertatzen dela, bi partidetan puntu positiboak lortzen saiatuko gara"
Replasa Beti-Onakek Bursa Büyüksehir Turkiako taldea hartuko du larunbat honetan, Europa Kopako final-zortzirenetako joaneko partidan; itzulikoa, berriz, astebete geroago jokatuko du. Mariana Costa jokalariak esan du bi partidak irabazten saiatuko direla.
Lyndie Tchaptchetek ez du Super Amara Bera Beran jarraituko 2026-27 denboraldian
Nazioarteko pibote nafarrak, Donostian arrakastaz betetako bi denboraldiren ostean, Txapeldunen Ligan helburu handiak dituen klub baten eskaintza onartu du.
Bidasoak galdu egin du Flensburgen, partida oso lehiatu baten ostean (38-35)
Bidasoa Irunek lehia gogorra izan du Alemaniara egindako bisitan, eta sentsazio positiboak utzi ditu emaitza positiboa izan ez den arren.
Irudek Bidasoa-Irunek final-zortzirenetarako txartela lortu du Potaissa Turda mendean hartuta (35-30)
Irungo taldeak landutako garaipena lortu du eta Europako Ligan jarraituko duela ziurtatu du matematikoki.
Bursa Büyüksehir izango da Replasa Beti-Onaken arerioa Europa Kopan
Hala egokitu da astearte honetan Vienan egindako zozketan. Joanekoa Atarrabian jokatuko dute, urtarrilaren 17an, eta itzulikoa, handik zazpi egunetara, Turkian.
Bera Bera Europa Ligatik kanporatu dute; Beti-Onakek, berriz, aurrera egin du Europako Kopan
Bera Bera eta Dijonen arteko kanporaketa penaltietan erabaki da (30-26). Beti-Onakek, ostera, kanporaketako bi partidak irabazi dizkio Yellow Winterthur taldeari, eta Europako Kopako final-zortzirenetan izango da.
Miguel Etxeberria: ''Pizgarri diren partidak dira''
Beti-Onakek Yellow Winterthur izango du aurkari EHF Europa Kopako hirugarren kanporaketan. Honela ikusten dute partida Miguel Etxeberria entrenatzaileak eta Isi Fernandez-Agusti jokalariak.