Pilota egokituak eman dio bigarren urrea Euskal Selekzioari
Euskal Selekzioak bigarren urrezko domina eskuratu du. Edorta de Anta eta German Elkoro trinketeko munduko txapeldunak dira, Frantzia 2-0 mendean hartu ondoren, eta dominen zakua are gehiago bete dezake oraindik.