Oihan Sancet: “Bigarren zatian ez gara zelaira behar bezala atera"
Athletic espero baino gehiago sufrituta gailendu da Malagan. Atsedenaldira 1-4 joan dira aurretik zuri-gorriak, baina bigarren zati negargarrian, Andaluziako taldea 3-4 gerturatu zaio Athletici, eta partida berdintzeko aukerak izan ditu.