Mikel Etxarri omendu dute Euskal Herria Txapelaren finalean
Mikel Etxarri entrenatzaile ohia omendu dute Anoetan, Realak eta Athleticek jokatu duten Euskal Herria Txapela finalaren atarian. Bi taldeetako jokalariez inguratuta zelairatu da, eta berak egin du ohorezko sakea.