Maroan Sannadiren golak eman dio Athletici Euskal Herria Txapela
Athleticek irabazi du Euskal Herria Txapela, Anoetan jokatutako finalean Reala 0-1 menderatuta, Maroan Sannadik buruz sartutako golari esker.
Athleticek irabazi du Euskal Herria Txapela, Anoetan jokatutako finalean Reala 0-1 menderatuta, Maroan Sannadik buruz sartutako golari esker.
Txapelketa uztailaren 17an hasiko da, eta urriaren 4an amaitu; finala Iruñean jokatuko dute, Nafarroa Arenan.
Nafarroa Arenan ostiral gauean jokatutako finalerdietan, Elordik eta Mariezkurrena II.ak 13-22 garaitu dituzte Artola eta Rezusta, eta Ezkurdia eta Albisu Zabala-Iztueta bikoteari gailendu zaizkio, 22-13. Finala igandean izango da, Nafarroa Arenan ere bai.
Lehendabiziko bi norgehiagokak galdu eta gero, Paolo Galbiatiren taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Euroligan, partida serioa jokatuta.
Maroan Sannadik, 58. minutuan, neurketan erabakigarria izan den gola sartu du, Anoetan. Derbi polita izan da, eta Athleticek merezita irabazi du; Bilboko taldeak laugarren aldiz eskuratu du titulua, txapelketa honetan.