Laso eta Iztueta dira Bilboko Aste Nagusiko txapeldunak
Lasok eta Iztuetak irabazi dute 2026ko Bilboko Aste Nagusiko txapelketa, finalean Elordi eta Zabaleta 11-22 garaituta. Hasieratik agindu dute markagailuan eta, gorriek hurbiltzea lortu duten arren, azken tantoetan jaun eta jabe izan dira urdinak.