Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laboral Kutxak Sandra Alonso fitxatu du datorren denboraldirako

28 urteko txirrindulari alacantarrak denboraldi baterako sinatu du talde euskaldunarekin, ama izan ostean lehiaketara itzuli eta maila ona erakutsi ondoren.

Sandra Alonso
Sandra Alonso. Argazkia: Laboral Kutxa

Sandra Alonso Laboral Kutxa-Euskadiren eskutik itzuliko da datorren denboraldian pelotoi profesionalera. Torreviejako txirrindulariak 2025eko abenduan izan zuen haurra, eta aurten Eneicat-Be Call taldearekin lasterketetara itzuli ondoren maila bikaina erakutsi du.

Alonso hirugarren izan zen Eibarko Sari Nagusian, brontzea Espainiako erlojupeko txapelketan eta, joan den astean, zilarra Mediterraneoko Jokoetako erlojupekoan. Bere helburuen artean daude Paris-Roubaix berriro korritzea (2022an hamargarren izan zen), eta Frantziako Tourrera itzultzea.

"Nire esperientziak amatasuna eta goi mailako kirola erabat bateragarriak direla erakusteko balio izatea espero dut", adierazi du txirrindulariak.

Alonso Laboral Kutxaren laugarren fitxaketa da datorren denboraldirako, Maier Olano, Ayala Serrano eta Maite Urteagaren ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X