Rafael Barbas portugaldarra, Caja Rural - Seguros RGA taldearen bosgarren fitxaketa
Ibilbide menditsuetan bereziki ondo moldatzen den txirrindulariak bi urterako kontratua sinatu du Nafarroako taldearekin.
Caja Rural-Seguros RGA txirrindulari taldeak Tavfer-Ovos Matinados taldetik datorren Rafael Barbas portugaldarra fitxatu du datozen bi denboraldietarako.
Nafarroako taldearen bosgarren fitxaketa da, Daniel Cepa, Unai Iribar, Santiago Umba eta Eric Fagúndez ere fitxatu dituela kontuan hartuta.
Salamancako Unibertsitateko Medikuntza ikasle hau trebea da ibilbide menditsuetan, eta argi utzi du Portugalgo itzulian eta nazioartean bere kategorian lehiatu dituen probetan.
Caja Ruralek zabaldu duenaren arabera, azken lau urteetan portugaldarrak erakutsitako "bilakaerak eta hazkundeak Caja Ruralen lehiatzeko aukera izatea eman dio".
Horren palmaresari dagokionez, Volta a Portugal do Futuro eta Ronde de l'Isard itzulietan seigarren izan da; hamargarren, Joaquim Agostinho Sarian; eta hamabosgarren Portugalgo Voltan, gazteen sailkapenean bigarren.
Bere gaitasun teknikoez galdetuta, Barbasek esan du txirrindulari "konpletoa" dela, baina igoera luzeetan eta ibilbide "gogor eta zorrotzetan" nabamentzen dela.