Jose Antonio Prieto ‘Cata’: “Jagoba Arrasateren aldeko apustua ez da adabaki bat, gure kontratu-urteak proiektu komun baten alde batzea baizik"
Osasunako kirol zuzendari Jose Antonio Prieto Catak talde gorritxoaren etapa berria izan du hizpide. Kirol zuzendaritzaren ardura hartu ondorengo lehen erabakietako bat Luis Miguel Ramis kargutik kentzea eta Jagoba Arrasate berriro fitxatzea izan zen. Catak nabarmendu duenez, erabakia ez da “adabaki” bat.