Jon Ander Ulazia, Eibarren presidentea: “Eibarzale batentzat ez dago klubeko presidentea izatea baino ohore handiagorik”
Jon Ander Ulaziak hartuko du Amaia Gorostizaren lekukoa Eibarren presidentetzan, agintaldia amaitzeko geratzen den urtebetean. Asteazkenean, hedabideen aurrean hitz egin du, zer-nolako helburuak dituen azaltzeko.