Golik gabeko berdinketa Realaren eta Celtaren artean (0-0)
Asmatze faltak hutsean mantendu du markagailua. Realak eraman du jokoaren pisua lehen zatian, baina Celtak lehia orekatu du atsedenaldiaren ostean.
Asmatze faltak hutsean mantendu du markagailua. Realak eraman du jokoaren pisua lehen zatian, baina Celtak lehia orekatu du atsedenaldiaren ostean.
Realak hutsean utzi du markagailua Anoetan, Celtaren aurkako partidan. Ez dira gutxi izan gola sartzekop izan dituzten aukerak, batzuk argiak. Hala ere, Jon Martin kontentu agertu da partidako lan defentsiboarekin.
Euskal Herriko Aizkolaritza Txapelketaren emaitzaren inguruan sortu den polemikaren harira, Oihana Fernandez de Barrenak adierazi du polemika honek “espero baino gehiago” eragin diola. Berak “bere lana” egin zuela, gainontzekoen moduan, eta azken erabakia federazioarena dela.
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari gazteak irabazi du Espainiako Vueltako 81. etapa nagusia, eta Masek 27 segundo gehiago atera dizkie Primoz Roglic eta Felix Galli. Urko Berrade eta Pello Bilbao eguneko ihesaldian izan dira.
Ostegunean egindako sailkatze estropadan, Enbatak zazpigarren postua lortu du, eta, horrenbestez, Kontxan izango da. Estropada amaituta, Zarauzko arraunlariek eta zaleek pozarren ospatu dute hori.