Eskubaloia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bera Bera, Espainiako Superkopan, eta Bidasoa, Iberiar Superkopan, denboraldiko lehen tituluaren bila, Vigon

Jon Begiristainen taldeak Rocasa izango du aurkari, partida bakarrean, larunbatean, 18:15ean; Alex Mozasen jokalariak, ordea, ostiralean arituko dira Sporting Lisboaren aurka, finalerdietan, eta larunbatean berriro jokatuko dute, Bartzelonaren edo Portoren kontra, finalean edo brontzea lortzeko partidan. 

Bera Bera eta Bidasoa

Bera Bera eta Bidasoa titulua eskuratzen saiatuko dira, Vigon. Argazkiak: EITB.

Super Amara Bera Bera eta Irudek Bidasoa Irun 2026-2027 denboraldiko lehen tituluaren bila arituko dira asteburuan, Vigon. Hurrenez hurren, Espainiako Superkopa eta Iberiar Superkopa jokatuko dituzte, Galiziako hiri horretan, IFEVIn.

Iberiar Superkopan, Bidasoa ostiralean hasiko da lehian. Alex Mozasen taldea, 2025-2026 denboraldian, Errege Kopako txapeldunorde izan zen, eta horregatik dabil Superkopa honetan. Bidasoak, ostiralean, 20:00etan, bigarren finalaurrekoa jokatuko du, Sporting Lisboaren aurka; aurreneko finalerdian, Bartzelona eta Porto arituko dira nor baino nor gehiago, 17:45ean.

Larunbatean, brontzea lortzeko partida eta finala izango dira, 16:00etan eta 20:30ean, hurrenez hurren. Finalerdian lortutako emaitzaren arabera, Bidasoak jokatuko du lehenengo neurketa edo bigarrena.

Bera Berari dagokionez, Jon Begiristainen taldeak, 2025-2026 denboraldiko Erregina Kopa irabazita, partida bakarrean izango du jokoan Espainiako Superkopako titulua, Rocasa aurkari. Norgehiagoka larunbatean izango da, 18:15ean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X