Ulazia buru izan duen Eibarko akziodunen lehen batzarrak 13,9 milioiko aurrekontua onartu du
Batzarra Ipuruako prentsa aretoan egin dute, eta 50 akziodun baino gehiago izan dira aretoan bertan, eta beste hainbatek modu telematikoan parte hartu dute. Guztira, talde armaginaren kapital sozialaren % 36,09 ordezkatuta egon da.