Egoitz Bijueska bilbotarra, munduko onena Park modalitatean
Skater bilbotarrak 16 urte bete ditu asteartean, eta World Skate saria jaso du. "A ze bidaia! Azken egunean hautsi nuen lepauztaia. Baina, hala ere, oso aste dibertigarria izan da!", adierazi du Bijueskak Instagramen.