Gaminde, Aldai, Ibarrola eta Zabaleta, Lau t'erdiko finalaren bila
Igandean, Zeanurin, Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko bi finalaurrekoak jokatuko dira. Enara Gamindek eta Amaia Aldaik neurtuko dituzte indarrak, alde batetik, eta Aizane Ibarrolak eta Goiuri Zabaletak bestetik. Bi finalerdiak kirolakeitb.eus eta ETB1en izango dira ikusgai, 12:00etatik aurrera.