Zazpi aurpegi berri eta entrenatzaile berriarekin aurkeztu da Inversus Gernika
Aurreko denboraldiarekin alderatuta, bost jokalarik bakarrik jarraitzen dute, tartean Ane Olaeta kapitainak. Helburua iragan denboraldian baino gutxiago sufritzea izango da, jaitsiera postuetatik gertu egon baitziren.