Bigarren urtez jarraian NFLko partida bat pantaila erraldoian ikusteko aukera, San Mamesen
Futbol amerikarra maite duten zaleek San Mamesen izan dute hitzordua. Besteak beste, Chicago Bears-Detroit Lions norgehiagoka ikusteko aukera izan dute. Hala ere, Rafa de los Santos NFLko ordezkariak esandakoaren arabera, oraingoz ez du ematen San Mamesek futbol amerikarreko neurketarik hartuko duenik.