Euskal Selekzioak bi urre eta hiru zilar batu ditu azken-aurreko jardunaldian
Erkiagak lortu du urretako bat, zesta-puntako banakako finalean Olharan garaituta (2-0). Binakako esku pilotan ere, Eñaut Lizeagak eta Oier Elorzek Espainiako selekzioa garaitu dute 2-0. Eskuz banaka, emakumezkoen zesta-puntan eta gomazko paletan, berriz, galdu egin du.