Markel Fernandezek zilarra irabazi du 400 metroko 4 erreleboko proba mistoan
Sopelako atletak, Paula Sevilla, David Garcia eta Blanca Hervasekin batera, lasterketa bikaina egin du eta Espainiako errekorra hautsi du.
Markel Fernandezek beste pauso handi bat eman du nazioarte mailan, Torunen (Polonia) jokatutako pista estaliko munduko atletismo txapelketan. Paula Sevilla, David Garcia eta Blanca Hervasekin batera, 400 metroko 4 erreleboko proba mistoan zilarrezko domina lortu du, Espainiako errekor berria ezarriz (3:16.96). Final ikusgarria izan da, eta Belgikako laukotea soilik izan da Markelek osatu duena baino azkarragoa.
Lehen erreleboan, Markelek lan zaila izan du, lehen kalean abiatu behar izan baitu, eta azken postuan eman du lekukoa. Hala ere, lasterketako gorabeherek eta taldekideen lan bikainak egoera irauli dute. Paula Sevillak lehian sartu du bere taldea, David Garciak erritmoari eutsi dio eta Blanca Hervasek proba biribildu du.
Sopelako korrikalaria sasoiko dago, eta duela gutxi Espainiako Txapelketako 400 metroko proban urrea irabazi ostean Munduko Txapelketan zilarra irabazi izanak aurrera egiteko bultzada emango dio.