Oriok ez du ustekabekorik izateko lekurik utzi Lekeition
San Nikolas ontziak udako zortzigarren garaipena lortu du Lekeitioko XLI. Ikurrina irabazita. Donostiarra izan da bigarren, 7 segundora, bigarren txanda irabazi eta gero, eta hirugarrena, berriz, Lekittarra izan da, 8ra, etxeko estropadan lehen txanda aise menderatu ostean.
Oriok ez du erritmoa jaitsi. San Nikolas ontziak zortzigarren garaipena lortu du Lekeitioko XLI. ikurrina irabazita, 20 minutu eta 10 segundoko denbora eginda. Donostiarra izan da bigarren, 7 segundora, bigarren txanda irabazi eta gero, eta hirugarrena, berriz, Lekittarra izan da, 8 segundora, etxeko estropadan lehen txanda aise menderatu ondoren.
Egia esan, nahiz eta azkenean Oriok nolabaiteko abantailarekin irabazi, une batzuetan ez zegoen batere argi zeinen alde eroriko zen bandera. Lehen ziabogatik irtetean, Getariak muturra sartu die oriotarrei aurrea hartuz, baina Gorka Aranberrik beste martxa bat sartu die bere arraunlariei eta hauek ohorezko txanda aise irabazi dute azkenean.
Hala ere, Donostiarrak aurretik markatutako erreferentziek bat baino gehiagori zalantzak sortu dizkio, batez ere hirugarren luzearen amaieran eta azken ziabogaren ostean. Une horretan, San Nikolas ontzia eta Torrekua II.-aren arteko distantzia segundo bakarrekoa zen, baina azkenean ez da ezustekorik izan.
Ohorezko txandako gainerako hiru ontziek, berriz, borroka zirraragarria izan dute. Denek izan dute bere momentua, baina azkenean Zierbenaren erregulartasuna izan da aldea markatu duena Getaria eta Bermeoren aurretik bukatzeko. Hori bai, galipoek eta gipuzkoarrek palak jo dituzte helmugan, ondorio larririk gabe. Bermeo, aldiz, ez da bere unerik onena igarotzen ari.
Gainerakoan, eta Santurtzin bezala, bigarren txanda Donostiarrak irabazi du. Badirudi Igor Makazagaren mutilek uda hasieran espero zuten maila berreskuratzen ari direla. Lehen luze parekatu baten ondoren, bigarrenean Arkaitz Diazek gidatutako taldea Hondarribiarekiko urrundu ahal izan da eta 9 segundoko aldea lortu du txanda irabazteko. Atzetik, Santurtzi Chapela baino azkarragoa izan da, baina erabat aldendu gabe, galiziarrak larunbatean erakutsitako mailari eutsi ezinda.
Lehen txanda etxean arraun egiten zuen traineruak, Lekittarrak, menderatu du. Ahazteko moduko larunbat baten ondoren, Isuntzak bigarren luzean hautsi du estropada, olatuen inertziari esker, eta aise irabazi du bere txanda. Hirugarren postuan amaitu dute estropada oso ona eginda. Ondarroak eta Aresek borroka polita izan dute bigarren postua lortzeko, eta azkenean bizkaitarren alde erori da. San Juanek ez du sentsaziorik aurkitu asteburu osoan eta azken postuan amaitu du.
Sailkapen nagusiari dagokionez, denboraldiaren erdia igaro ondoren, Oriok sendo jarraitzen du lidergoan, Zierbena, Bermeo eta Getariarekin ohorezko txanda osatuz. Azpitik, Aresek Santurtzin Chapelarekin galdutakoa berreskuratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxabetarrak, Getariako Arraun Elkartearen alde lanean
Urrezko ezteiak betetzen ari da Getariako Arraun Elkartea. Joxe Manuel eta Jabier Etxabe, anaiak, sortzaileetako bi dira eta urteak joan, urteak etorri, lanean jarraitzen dute klubean. Iker, euren seme eta iloba, traineruko aurrekalaria da.
Galipoak, gustura denboraldiarekin, bandera falta bazaie ere
Zierbena Eusko Label Ligako bigarren sailkatua da, maila bat gehiago erakusten ari den Orioren atzetik. Galipoak denboraldi bukaina egiten ari dira bere erregulartasuna aprobetxatuta, baina bandera bat irabaztea falta zaie uda biribil bat osatzeko.
Gorka Aranberri: “Taldeak beste aurrerapauso bat eman du asteburuan"
Oriok ez du erritmoa jaisten Eusko Label Ligan, eta igande honetan ere bere nagusitasuna erakutsi du Hondarribiko XXXIX. Bandera ere irabazita. Bestalde, Hondarribiak estropada bikaina osatu du etxeko uretan, sailkapeneko bigarren postuan geratuz.
Orioren azken metroak Hondarribiko Banderan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Orioren azken metroak Eusko Label Ligako Hondarribiko Banderan, ontzi barrutik ikusita.
Oriok Hondarribia gainditu du hamargarren bandera eskuratzeko
Bestalde, Hondarribiak estropada bikaina osatu du etxeko uretan, eta bigarren sailkatu da.
Orioren azken metroak Ondarroako Banderan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Orioren azken metroak Eusko Label Ligako Ondarroako Banderan, ontzi barrutik ikusita.
Aitzol Elu: “Elkarren artean estutu eta aurrera egin dugu"
Aitzol Elu Orioko arraunlariak Ondarroan lortutako bederatzigarren banderaz hitz egin du, Eusko Label Ligako 12. jardunaldian. Eguraldiak ez diela lagundu adierazi du, baina indarrez eta, "gezurtxo pare batekin", garaipena lortu ahal izan dutela.
26 urteko elkarlana du oinarri Hondarribiak
Euskotren eta Eusko Label ligak Hondarribian jokatuko dira igandean. Ama Guadalupekoa ontzia maila nagusian izan da beti txapelketa horretan, sortu zutenetik. Hiru zutabe nagusi daude lorpen horren atzean: Joxemi Elduaien presidentea, Mikel Orbañanos entrenatzailea eta Joseba Amunarriz patroia. 26 urte daramatzate klubean.
Iosu Zenarrutzabeitia eta Xanet Gimeno, bi belaunaldi Ondarroako traineruaren popan
Gimenok 19 urte ditu eta lau daramatza Antiguako Amaren popan. Zenarrutzabeitiak, aldiz, 44 urte ditu, eta duela 20 urte baino gehiago utzi zuen arrauna, baina iaz herriko trainerura batu zen berriz ere. Ondarroa une gozoan dago, eta larunbatean etxean egingo du arraun.
Iker Zabala: “Denboraldiaren bigarren erdi oso eskasa egin beharko genuke Ligak eskuetatik ihes egiteko"
"Liga erabakita dagoela uste dut, goizegi da esateko, baina abantaila eta errendimendua ikusita, oso zaila da eskuetatik ihes egitea", esan du Orioren entrenatzaileak. "Asteburu izugarria izan da, larunbatean zein igandean trainerua oso ondo ibili da", azpimarratu du. Hala ere, "aurkariek aurrerapauso bat eman dute", ohartarazi duenez.