Urdaibairen balizko errekorrak eta play-offak izango dira jokoan arraun denboraldiko azken asteburuan
Eusko Label eta Euskotren ligetako play-offak jokatuko dira asteburu honetan Bermeon (larunbata, 18:00) eta Portugaleten (igandea, 12:00) arraun denboraldiari amaiera emateko. Horrez gain, aurten jaun eta jabe izan den Urdaibaik zenbait marka hausteko aukera izango du, liga eta Kontxako Bandera nagusitasun handiz irabazi ostean.
Batetik, Iker Zabalaren mutilak aipatu bi estropadak irabazten ahaleginduko dira, denboraldi honetan 14 garaipen pilatzeko eta, ondorioz, Castrok eta Hondarribiak duten errekorra gainditzeko (13 garaipen lortu zituzten, 2009an eta 2015ean, hurrenez hurren).
Bestalde, denboraldi berean traineru batek inoiz lortu duen puntu marka onena (218 puntu) bermeotarrena da, eta marka hori hobetzen saiatuko dira. Jokoan izango diren 24 puntuetatik 16 lortzea nahikoa izango dute horretarako.
Bermeon nahiz Portugaleten, bina txanda izango dira, eta sailkapeneko lehen zortzi taldeak lehiatuko dira: Urdaibai, Zierbena, Donostiarra, Orio, Hondarribia, Getaria, Lekittarra eta Ondarroa. Cabo da Cruzek eta Kaikurentzat amaitu da denboraldia, bederatzigarren eta hamargarren izan direlako, baita Bueurentzat ere, azkena izan baita.
Horrez gain, play-offak jokatuko dira Bermeoko eta Portugaleteko uretan. Gizonezkoetan, San Pedro mailari eusten ahaleginduko da, eta San Juan, Santurtzi, Ares eta Chapela datorren denboraldian Eusko Label Ligan aritzeko txartelaren bila borrokatuko dira.
Emakumezkoetan, berriz, Cabok Euskotren Ligan duen tokia defendatuko du, Astillero, Zumaia, Chapela eta Rianxoren aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Itziar Eguren: “Kirikoren marka berdintzen saiatuko gara; gera dadila beste Kontxa bat Donostian”
Arraun Lagunakek bere bosgarren Liga irabazi du, laugarrena jarraian. 15 bandera lortuta, garaitezinak bihurtu dira. Itziar Egurenekin, Arraun Lagunakeko presidenteak azaldu du orain Kontxaren bila joango direla.
Zarauzko estropadak utzitako datu eta irudiak errepasatu ditu Ibon Gaztañazpik
Eusko Label Ligan, Oriok lehen luzean ateratako distantzia azpimarragarria izan zen, baita jeitsiera postuetako taldeen artean bizitako tentsioa ere. Euskotren Ligan, Arraun Lagunakek hasieratik txikitu zuen estropada, lau segunduko aldea atera zuen bigarren minutu eta erdirako. Sailkapenaren beste aldean, Zumaia ETE Ligara jaitsiko da datorren denboraldian.
Donostiak Euskotren Ligako titulua ospatu du Arraun Lagunakekin
Gipuzkoako hiriburuko kluba ezin hobeto aritu da 2026ko Euskotren Ligan: jokatu diren bandera guztiak irabazi ditu, 15, eta txapelketan izandako 16 jardunaldietan gailendu da. Udalbatzak Donostiako Udal Liburutegi Nagusian egin dio harrera igande arratsaldean.
Deustuk irabazi du KAE-1 Liga, eta Hondarribiak ETE Liga, Bilbon nagusituta
Bi ontziek iraileko play-offetan lortu beharko dute hurrengo udan maila gorenean aritzeko txartela.
Gorka Aranberri: “Garaipen hau zirkulua ixteko oso polita da”
Gorka Aranberri Orioko patroiak 100. bandera irabazi ditu Eusko Label Ligan gaur Zarauzko Ikurrina irabazita, bere herrian. Orio oso sasoi onean dagoela esan du, eta bera ere sasoiko omen dago.
Oriok irabazi du Zarauzko Ikurrina, bigarren jardunaldian ere gailenduta
Mirotzek nagusitasun handiz eskuratu dute igandean garaipena, Zarauzko Ikurrinako bigarren jardunaldian, eta larunbatean lortutako lehen postua berretsi dute. Gorka Aranberrik 100. bandera erdietsi du Ligan, eta Getaria, Lekittarra eta Hondarribia sailkatu dira bigarren jaurdunaldian Orioren atzetik, bigarren txandan aritu diren hiru talde.
Nagore Osoro: “Etxekoek badakite benetan zenbat kostatzen den"
Nagore Osoro Arraun Lagunakeko patroiak bere inguruko jendeari eskaini dio garaipena.
Amaia Eguren: “Estropada guztiak irabaztea historikoa da”
Donostia Arraun Lagunakeko kidea oso kontentu dago lortu duten errekorrarekin.
Arraun Lagunakek amaiera ezin hobea eman dio egindako liga bikainari, Zarauzko Ikurrina eskuratuta
Lugañene ontziak estropada eta bandera guztiak irabazita itxi du Euskotren Liga, aurrekaririk gabeko mugarri historikoa. San Juan izan da bigarren, eta Orio, hirugarren.
ARRAUNA ZUZENEAN: Zarauzko Ikurrinaren 2. jardunaldia
Jarraitu zuzenean Euskotren eta Eusko Label ligetako Zarauzko Ikurrinaren bigarren eta azken jardunaldia.