Getxoko Ikurrina aurkeztu dute, eta estropada eremu berria izango du
Zure interesekoa izan daiteke
Joseba Fernandez: “Ez dut ulertzen zergatik egiten diren kale-zozketak; horrek dena nahasten du”
Euskotren Ligako zortzigarren jardunaldia bertan behera geratu da, batzorde teknikoak hartutako erabakiaren ondorioz. Eguraldi baldintza zailek tentsio eta nahasmen uneak eragin dituzte antolatzaileen eta kluben artean. Joseba Fernandez San Juaneko entrenatzaileak, berriz, ez du ulertzen horrelako egunetan kale-zozketak egitearen beharra. Haren ustez, zozketaren emaitzak dena nahasten baitu. Hala ere, halako baldintzetan arraun egitearen alde agertu da.
Donostian jokatu behar zen Euskotren Ligako estropada bertan behera geratu da
Batzorde teknikoak hartu du erabakia, eguraldi txarraren aurrean. Eusko Label Ligako estropada, berriz, erlojuaren kontra jokatu da.
Getxoko estropada eremuko batimetria eta baldintzak
Euskotren eta Eusko Label ligetako bederatzigarren jardunaldian, Getxoko ikurrina izango dute jokoan. Getxoko estropada eremuko baldintzak eta ezaugarriak ikus daitezke bideo honetan.
Donostiako estropada eremuko batimetria eta baldintzak
Euskotren eta Eusko Label ligetako zortzigarren jardunaldian, Fabrika Bandera jokatuko dute larunbat honetan. Donostiako estropada eremuko baldintzak eta ezaugarriak ikus daitezke bideo honetan.
Donostiako estropada jokatu egingo dute, larunbatean, baina TKEk lurreko azpiegiturak egokituko ditu
Baldintza meteorologiko oso txarrak iragarrita daudela kontuan izanik, ez dira zaleentzako gunea eta gonbidatuen tribuna jarriko, eta agintarien ontzirik ez da aterako. Estropadak, baina, jokatu egingo dituzte, TKEk adierazi duenez.
Zarautzek kanporaketak ditu jomugan KAE eta ETE ligetan
Momentu gozoa bizitzen ari da Zarautz Arraun Elkartea. Emakumeek ETE ligako bi bandera eskuratu dituzte dagoeneko. Gizonek, berriz, KAE ligako hiru. Biak ala biak bigarren dabiltza sailkapenean eta kanporaketak begiz jota dituzte.
Belaunaldi aldaketa betean dago Hondarribia
Duela bi urte Hondarribiako zortzi arraunlarik taldea utzi zuten. Ondorioz, harrobiko hainbat arraunlari igo zituzten lehen taldera. Horien artean Iker Huarte, Mattin Colas eta Xabier Olaskoaga daude.
Hibaika, ohorezko txandari begira
Galiziako estropada bikainen ostean, Hibaika sentsazio onekin itzuli da etxera. Amaiur Olaiz arraunlariak azaldu du asteburu biribil horren ondoren taldea “inoiz baino konfiantza gehiagorekin” dagoela. Inge Ugarte patroiak argi esan du orain “ohorezko txandari begira” daudela.
Mikel Azkarate arrauneko adituak denboraldiaren aurreneko ondorioak atera ditu, lehen herena ikusita
Orio eta Arraun Lagunak lidertzan sendo ikusten ditu Azkaratek. Era berean, Bermeoren bi banderak azpimarratu ditu, baina esan du ez dela ezustekorik izan. "Egun seinalatuetan" Urdaibai "kontuan izateko arerioa" izango dela esan du. Bestalde, sailkapen erdian "berdintasuna" dagoela nabarmendu du.
2026ko Euskotren Ligako egutegia
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 28an hasiko da ‘Canal de Isabel II’ Banderarekin, eta abuztuaren 23an amaituko da, Zarauzko XVIII. Ikurrinarekin.