Teknologia berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estropadetan semaforoak erabiltzea onartu du TKEk

Traineru Kluben Elkarteak sistema automatiko bat ezarriko du Eusko Label zein Euskotren ligetako estropaden irteeretan.
Semaforoen sistema Ondarroako estropadan probatu zuten
Sistema berria Ondarroako estropadan probatu zuten. Argazkia: ETBren bideo batetik ateratako irudia

Traineru Kluben Elkarteak (TKE) onartu egin du irteerak emateko garaian semaforoetan oinarritutako sistema automatiko bat ezartzea, bai Eusko Label Ligan, bai Euskotren Ligan.

Zabaldutako oharraren arabera, aipatu erabakia larunbat honetan adostu dute elkarteko bazkideek Donostiako Aquariumean egindako biltzarrean. Biltzar hori datorren ekainaren 22an Bilbon hasiko den Eusko Label Liga martxan jarri aurretik egingo den azkena izan da.

Larunbat honetan jorratutako gai-zerrendako interesgune nagusienetakoa zen TKEk antolatzen dituen txapelketa bietako estropadetan irteera emateko prozedura berria onartzea. Sistema berri hori joan zen asteburuan probatu zuten Ondarroan egindako estropadan.

Horrenbestez, Eusko Label Ligako lehen jardunalditik bertatik hasita, denboraldi guztian zehar teknologia berri hori erabiliko dute, estropadetako emaitzei zehaztasun handiagoa emateko asmoz.

Zure interesekoa izan daiteke

Ibon Gaztañazpi arraunean aditua
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztañazpik arraun asteburuak utzitako lerroburuak aztertu eta galdera batzuk planteatu ditu

TKEko Diziplinako epaile batek abiatutako prozedurari buruz, "zigortzen badituzte ez naiz harrituko", esan du EITBko arraun adituak. "Zergatik ez zen irteerarik izan, San Juan garaiz egon arren?", galdetu du. Bestalde, adierazi du Chapelak metro gehiago egin zituela Ibaizabalen, balizara lehenago iristeko; uberan joateagatik egin zuten ohartarazpena epaileek, eta Getaria eta Zierbenaren arteko arraun kolpea ere izan du hizpide.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X