Bermeon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abantaila Lekittarra eta Samertolameu traineruentzat TKE mailako playoffean

Emakumezkoen preomozio playoffean Donostiarra nagusitu da Hondarribiari zazpi segundo aterata.
20180913143039_isuntza-lekittarra_
20180913143039_isuntza-lekittarra_

Lekittarra eta Samertolameu taldeek abantaila hartu dute TKEko playoffean, lehen jardunaldian marka onenak eginda. Meira (Samertolameu)  izan da bigarren, 19 segundora. Ares izan da hirugarren, Astillero laugarren eta San Juan, bosgarren.

Emakumezkoen mailako promozioan, ETE Ligako txapelduna den Donostiarra nagusitu da, Euskotren Ligako azken sailkatua izan den Hondarribiari zazpi segundoko abantaila aterata.

Bai emakumezkoen zein gizonekoen playoffak, igandean erabakiko dira Portugaleten.

TKEko playoffeko lehen jardunaldia:

.1. Lekittarra              21.05:40         5 puntu

.2. Samertolameu            21.24:24         4 puntu

.3. Ares                    21.25:16         3 puntu

.4. Astillero               21.31:30         2 puntu

.5. San Juan                21.45:46         puntu 1

Euskotren Ligako playoffeko lehen jardunaldia:

.1. Donostiarra             11.53:78

.2. Hondarribia             12.01:58

Zure interesekoa izan daiteke

Ibon Gaztañazpi arraunean aditua
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztañazpik arraun asteburuak utzitako lerroburuak aztertu eta galdera batzuk planteatu ditu

TKEko Diziplinako epaile batek abiatutako prozedurari buruz, "zigortzen badituzte ez naiz harrituko", esan du EITBko arraun adituak. "Zergatik ez zen irteerarik izan, San Juan garaiz egon arren?", galdetu du. Bestalde, adierazi du Chapelak metro gehiago egin zituela Ibaizabalen, balizara lehenago iristeko; uberan joateagatik egin zuten ohartarazpena epaileek, eta Getaria eta Zierbenaren arteko arraun kolpea ere izan du hizpide.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X