2018ko Eusko Label Ligako egutegia
Traineruen Kluben Elkarteak (TKE) larunbat bat honetan publikatu du 2018ko Eusko Label Ligaren egutegia. Guztira, 19 estropada izango ditu txapelketak. Ekainaren 23an edo 24an hasikoda Bilbon eta irailaren 16an amaituko da Portugaleten.Bestalde, emakumeen Euskotren Ligak 14 estropada izango ditu, iaz baino sei gehiago.
Eusko label Ligako lehen zatiak 11 estropada izango ditu, abuztuako lehen asteburuan jokatuko den Espainiako Txapelketara arte. Bilboko estropadaren ostean, Sestao, Zierbena, A Coruña -jardunaldi bikoitza-, Donostia, Castro Urdiales, Pasaia, Orio, Getxo eta Santurtzi izango dira estropaden jokalekuak.
Denboraldiaren bigarren zatian estropadak egingo dira, Ondarroan, Hondarribian, Zarautzen -jardunaldi bikoitza- eta bi proba Galizian -Moañan eta Boiron-. Galiziako estropaden ostean ezagutuko dira lehen zortzi sailkatuak zeintzuk diren, eta zortzi hauek parte hartuko dute Bermeoko bi estropadetan eta Portugaletekoan.
Urdaibai da txapelduna eta titulua defendatuko du. Bermeoko taladeak Caixabank Koroa jaso nahi du berriro. Urdaibairekin eta igo berriak diren Santurtzirekin eta Donostiarrarekin batera, Orio, San Juan, San Pedro, Kaiku, Zierbena, Ondarroa, Tiran eta Cabo taldeek osatuko dute Eusko Label Liga.
TKEk honako izendapenak ere egin ditu: Tomas Gonzalez izango da Disziplina epaile berria, Jose Maria Redondo izango da Txapelketako epailea eta Pedro Olmedillo, TKEko lege-aholkularia.
2018ko Eusko label Ligako egutegia:
Ekainak 23 edo 24 Bilbo
Ekainak 30 Sestao (1)
Uztailak 1 Petronor (Zierbena) (1)
Uztailak 7 edo 8 A Coruña (1)
Uztailak 14 Donostiarra (Donostia) (1)
Uztailak 15 Caixabank (Castro Urdiales) (1)
Uztailak 21 Pasaia (1)
Uztailak 22 Orio (1)
Uztailak 28 Getxo (1)
Uztailak 29 Santurtzi (1)
Abuztuak 11 Ondarroa (1)
Abuztuak 12 Hondarribia (1)
Abuztuak 18 eta 19 Zarautz (1)
Abuztuak 25 Moaña
Abuztuak 26 Boiro
Irailak 15 Bermeo
Irailak 16 El Corte Ingles (Portugalete)
- (1): Emakumeen Eusko Tren Ligako estropada ere egongo da.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Label Ligara itzulita, mailari eustea du Santurtzik helburu
KAE Ligan bi denboraldi egin ondoren, ilusioz hartu du Santurtzik Eusko Label Liga. 2020 eta 2021eko txapeldunek mailari eustea dute helburu nagusi, hala adierazi du Alexander Esteban entrenatzaileak
Nagore Osoro: “Tolosaldea izango da gure aurkaririk zuzenena, baina San Juanek ere ezustekoren bat eman dezake"
Nagore Osorok Zumaiarekin Kontxa eta bi liga irabazi zituen. Osorok azpimarratu duenez, garaipen gosez jarraitzen duen taldea aurkitu du Arraun Lagunaken. "Inor ez da aspertzen irabaztearekin", esan du. "Oso talde lehiakorra da", erantsi du.
Arraun Lagunak eta Tolosaldea, Euskotren Ligako faborito
Ekainaren 28an ekingo dio Euskotren Ligak denboraldi berriari Buitrago del Lozoyan, Madrilen. Arraun Lagunak eta Tolosaldea dira lehen postuetan ibiltzeko hautagai nagusiak. Gainontzekoek, ohorezko txanda dute begiz jota.
San Juan baikor, zortzi urteren ostean Euskotren Ligara itzulita
Zortzi urteren ostean Euskotren Ligan jokatuko dute Batelerak. Anartz Gereño entrenatzaileak badaki zaila izango dela ohorezko txandan aritzea, baina arraunlariek ikusten dituzte “goran ibiltzeko aukerak”.
Deustu nagusi KAE 1 Ligako bigarren jardunaldian
KAE 1 Ligako bigarren jardunaldia lehiatu da igande honetan. Zarautz eta Deusturen artean parekatua egon da lehia, baina azkenean bizkaitarrek garaipena lortu dute.
Hondarribiak irabazi du ETE ligako estropada
ETE Ligako bigarren jardunaldia jokatu dute gaur Pasai San Pedron. Balizekin arazoak izan ostean, erlojuaren kontra aritu dira, eta Hondarribia nagusitu da.
Deustu eta Hondarribia nagusitu dira Pasaian
Tomatera izan da azkarrena KAE1 Ligako Adinberri Banderan, eta Ama Guadalupekoak irabazi du ETE Ligako Hernaniko Bandera.
Larunbatean ekingo dio KAE 1 ligak denboraldi berriari, Astilleron
KAE eta ETE ligak asteburu honetan hasiko dute denboraldia. Larunbatean, Astilleron izango da estropada. Igandean, berriz, San Pedron. KAE 1 ligan, Zarautz da hautagai sendoena, Zumaia, Arkote eta Deustu atzetik dituelarik.
Arraun Lagunak eta Orio, nagusi denboraldiaurrean
Oriok eta Arraun Lagunakek nagusitasuna erakutsi dute denboraldiaurreko hiru txapelketetan. Tolosaldea izan da Lugañeneren gertuenekoa aurkaria, San Nicolasena berriz, Donostiarra.
Orio eta Arraun Lagunak Espainiako txapeldun, iragarpen guztiak beteta
San Nikolas ontziak bigarren luzean hautsi du estropada, eta 17. aldiz irabazi du gizonezkoen titulua, Kaiarriba Donostiarra eta Zierbenaren aurretik. Emakumezkoen modalitatean, Lugañenek Espainiako titulua irabazi du hirugarrenez, Astillero eta Perilloren aurretik.