San Miguel Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hondarribia, txapelduna!

Ama Guadalupekoa erregularrena izan da denboraldian eta ondorioz merezimenduz erdietsi du ligako titulua. El Corte Ingles Bandera Kaikuk irabazi du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Kaikurentzat Corte Ingles bandera; Hondarribiarentzat liga

Amaitu da jada San Miguel Liga 2014. El Corte Ingles Bandera izan da jokoan eta Sestaoko Kaiku izan da onena, baina Hondarribiako trainerua dugu txapelduna nahiz eta azken estropadan bosgarren heldu.

Ama Guadalupekoak denboraldian indartsuena izan dela erakutsi du, Urdaibairekin batera, baina bermeotarrak izan duten puntu-zigorrarekin liga irabazteko ez ziren aurten aurkari.

SAN MIGUEL LIGAKO SAILKAPENA

1    HONDARRIBIA ORSA    203 puntu

2    ORIO BABYAUTO    193

3    KAIKU AMBILAMP    170

4    CABO    128

5    SAN JUAN IBERDROLA    120

6    PORTUGALETE EULEN    109

7    TIRÁN PEREIRA    105

8    ZIERBENA BAHÍAS BIZKAIA    94

9    SAN PEDRO ECOLMARE    78

10    URDAIBAI AVIA    75

11    ASTILLERO    73

12    PEDREÑA    19

El Corte Ingles Bandera

Kaiku: 19:27

Cabo da Cruz: 19:30

Orio: 19:31

San Juan Iberdrola: 19:37

Hondarribia: 19:43

Arraun Zierbena: 19:44

Portugalete: 19:45

Tirán Pereira: 19:59

Meirak erdietsi du garaipena play offetako bigarren estropadan ere eta San Miguel Ligan arituko da datorren urtean. Galiziako hiru traineru izango dira datorren denboraldian.

Denborak

Meira: 5:00 / 9:36 / 15:01 / 19:30

Getaria: 5:01 / 9:38 / 15:06 / 19:35:37

Zumaia: 4:56 / 9:34 / 15:04 / 19:35:88

Amegrove: 5:02 / 9:46 / 15:23 / 20:01

Publizitatea
X
Publizitatea
X