San Miguel Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oriok irabazi du Boiron, eta Hondarribiari gerturatu zaio

Boiroko Bandera Orioko hirugarren garaipena da. 5 puntura du Hondarribia. Urdaibaik sailkapeneko azken postua utzi du.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Orio Boiron nagusitu da, eta denboraldiko hirugarren bandera lortu du

Oriok irabazi du Boiroko Bandera, San Miguel Ligako lider Hondarribiari ezustekoa emanda. Cabo da Cruz, ohorezko txandan, hirugarren izan da.

Orioko arraunlariek Moañan galdutako aldea berrezkuratu dute. Hondarribiak irabazi zuen atzo. Liderrek bost arraunlari aldatu dituzte atzoko estropadarekiko.

Orio nagusi izan da hirugarren txandaren hasieratik, Hondarribia irteeratik atzean utzita, hirugarren ziabogan aldea irekita eta liderren azken bultzada ondo eutsita.

Urdaibaik sailkapeneko azken postua utzi du, puntu negatiboak atzean utzita. Bermeokoek 19 puntu dituzte, Pedreñak baino bat gehiago. Azkena izan ez den lehenengo estropadak Ligako azken postura jaitsi da Pedreña.

Cabo da Cruz, etxean, hirugarren tokia eskuratu du. Atzo Moañan lortutako Ligako laugarren postua sendotu du. Kaiku izan da laugarrena Boiron.

Boiroko Banderako sailkapena

1 Orio 20:49,46

2 Hondarribia 20:52,70

3 Cabo 20:59,02

4 Urdaibai 20:59,48

5 Kaiku 21:12,82

6 Portugalete 21:19,06

7 San Juan 21:21,93

8 Zierbena 21:28,33

9 Astillero 21:31,06

10 Pedreña  21:46,59

11 Tiran 21:54,16

12 San Pedro 21:54,17

San Miguel Ligako sailkapena

1 Hondarribia 119

2 Orio 114

3 Kaiku 98

4 Cabo 71

5 Portugalete 65

6 San Juan  65

7 Tiran 63

8 Zierbena 58

9 Astillero 45

10 San Pedro 39

11 Urdaibai 13

12 Pedreña 12

Publizitatea
X
Publizitatea
X