Portugalete, KAE-1 Ligako txapeldun
Portugaletek irabazi du Zierbenako uretan burutu den XXVIII: Ikurriña Petronor saria eta ondorioz KAE-1 Ligako txapelduna izendatu da. Igoera play-offa jokatzeko eskubidea irabazi dute Portugaletekoek.
Bigarren postua eskuratzeko lehian ariko dira Lekittarra eta Zierbena. Sailkapen nagusian bigarren postuan dago Zierbena 137 punturekin eta hirugarren postuan dagoen Lekittarrak 128 puntu ditu. Bigarren postua eskuratzeak igoera play-offa jokatzeko eskubidea ematen du. Santoñan erabakiko da guztia igandean.
KAE-2 Liga: Getariak presio sartu dio Elantxobe liderrari Erandion irabazita
Getariak irabazi du XXIV Erandioko Bandera KAE-2 Ligan. Ondorioz, liderra den Busturialdea-Elantxoberi puntuak jan dizkio presioa sartuz. Lehen postuak KAE-1 Ligara igoera zuzena ematen du. Elantxobek 167 puntu ditu eta liderra da. Bigarren postuan dago Getaria liderrarengandik lau puntura (163 puntu) eta hirugarren postuan Ondarroa dago 160 punturekin. Bigarren eta hirugarren sailkatuek jokatuko dute igoera play-offa. Guztia igandean erabakiko da Mundakan.