Korta: 'Emaitza ezberdina izango litzateke hau serioa balitz'
Jose Luis&' || 'nbsp;Korta ez da ixilik gelditzen diren horietakoa. Kaikuko entrenatzaileak polemikaren sua piztu du beste behin ere&' || 'nbsp;Urdaibaik Kontxan lortutako garaipenaren ostean.
"Hau Frantzian gertatu izan balitz, UCIk Tourrean egiten dituen kontrol horietako batekin.... Emaitza ezberdina izango litzateke", esan du&' || 'nbsp;Ortzaikakoak.
"Guztiok dakizue zer nolako jendea iritsi den arraunera.&' || 'nbsp;Badakizue zer gertatzen ari den eta etorkizunean jakingo da, baina orduan ez du balio izango", esan du&' || 'nbsp;Kortak, ezer esan gabe baina zalantzak sortuz.
"Irabazteko hau egin behar bada, nik ezin dut hemen jarraitu. Soberan naiz arraun-munduan", esan du oso haserre Jose Luis&' || 'nbsp;Kortak.