KAE-2 Liga: Portugaletek deboraldiko lehen garaipena lortu du
Portugaletek irabazi du denboraldiko lehen Ikurriña. Luancon (Asturiasen) burutu da estropada eta KAE-2 Ligari hasiera eman dion Gozoneko Ikurriña irabazi du.
Jarrillerak 25 segundoko aldea atera zion bigarren izan zen Ondarroari eta 39 hirugarren izan zen Colindresi.
Getaria eta Raspas 10 segundorekin zigortu zituzten “hasierako estatxa azkar soltatzearren”. Santoña ere 20 segundorekin zigortu zuten.
Gozon Ikurriñako sailkapena:
.1. Portugalete 22:06:73 (16 puntu)
.2. Ondarroa 22:31:47 (15 puntu)
.3. Colindres 22:45:12 (14 puntu)
.4. Santoña 22:49:75 (13 puntu)
.5. Mundaka 22:55:18 (12 puntu)
.6. Castro B 22:55:37 (11 puntu)
.7. Getaria 23:01:95 (10 puntu)
.8. Zumaia B 23:03:16 (9 puntu)
.9. Hibaika 23:33:10 (8 puntu)
10. Ciudad de Santander 23:37:98 (7 puntu)
11. San Pedro B 23:40:60 (6 puntu)
12. Zarautz B 23:46:60 (5 puntos)
13. Luanco 23:51:79 (4 puntu)
14. Donostiarra B 24:14:57 (3 puntu)
15. Raspas 24:27:72 (2 puntu)
16. Lutxana 24:35:79 (puntu bat)
Zure interesekoa izan daiteke
Arraun Lagunaken azken metroak Bilboko Banderan
Arraun Lagunak nagusi izan da Bilboko Banderan ere, 2026ko Euskotren Ligako bigarren bandera bereganatuz. 6 segundoko aldea atera dio helmugan Tolosaldeari, eta 10 segundokoa Hibaikari. Ikusi hemen nolakoak izan diren Lugañenekoen azken metroak.
2026ko Euskotren Ligako egutegia
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 28an hasiko da ‘Canal de Isabel II’ Banderarekin, eta abuztuaren 23an amaituko da, Zarauzko XVIII. Ikurrinarekin.
Bermeok ezustekoa eman du Bilbon eta Arraun Lagunakek geldiezin jarraitzen du
'Lugañene' ontziak ohiko nagusitasuna erakutsi du Euskoten Ligan, denboraldiko bigarren bandera ere poltsikoratuz. 'Bou Bizkaia'k, aldiz, ezustekoa eman du lehen luzetik agindu duen estropada bereganatuta, denboraldiko lehen garaipena eskuratuz.
Bilboko estropada eremuko batimetria eta baldintzak
Euskotren eta Eusko Label ligetako 2. jardunaldian Bilboko Bandera jokatuko da. Bideoan estropada eremuko ezaugarriak eta baldintzak ikus daitezke.
Igor Makazaga: “Espero baino hobeto hasi dugu denboraldia, baina badaukagu zer zuzendu”
Donostiarraren entrenatzaile den Igor Makazagarekin bildu gara denboraldia hasi ondorengo sentsazioen inguruan hitz egiteko. “Uste baino hobeto” hasi diren arren, haien planaren inguruko gauza batzuk zuzendu behar dituztela esan du. Baita Orioren “dena irabazi nahi” horrek planteatzen dien erronka horri aurre egin ere.
Garazi Ormazabali eta Malen Eskitxabeli zapore gazi-gozoa utzi die lehen estropadak, Tolosaldea balizan trabatuta geratu ondoren
Garazi Ormazabalen hitzetan, "pena da liga horrela hastea, baina lehen estropada baino ez da". "Alde onarekin geratzen gara, hiru luzetan gainerakoen parean izan ginelako", erantsi du. Malen Eskitxabelen ahotan, "gazi-gozoa izan zen asteburua; ziabogara arte dena oso ondo zihoan".
Zurinaga, estatxarekin gertatutakoari buruz: “Zorionez, anekdota batean geratuko da"
Urdaibaiko patroiak onartu du "akats larria eta barkaezina" izan zela, igandean estatxarik hartu gabe irteteagatik 10 segundoko zigorra ezarri baitzieten bermeotarrei. "Pentsa garaipena lortu izan balitz, ezin izango genuen bandera astindu, benetako drama", gaineratu du.
Irteerako akatsak 10 segundoko zigorra ekarri dio Bermeori
Madrilen jokatutako Eusko Label ligako lehen jardunaldian, Asier Zurinaga Bermeoko ontziaren patroiak ez du estatxa eskuan hartu irteera eman dutenean. Arau hauste horren ondorioz, Bermeok 10 segundoko zigorra jaso du, baina, hala ere, 4. postuari eutsi dio.
Ontzia kateatu zaio Tolosaldeari azken ziabogan
Euskotren Ligako lehenengo jardunaldian, Tolosaldeari ontzia kateatu zaio azken ziabogan, eta, hori dela eta, denbora asko galdu du 4. luzean. Ontzia askatu arren, 5. postuan amaitu du azkenean estropada.
Orioren azken metroak
San Nikolas ontzia nagusi izan da Buitrago del Lozoyako uretan (Madril), eta Pueblos con Vida Comunidad de Madrid bandera irabazi du Eusko Label Ligako denboraldiko lehen estropadan.